Kimikariak

Murua Valerdi, Agustin

Kimikari bizkaitarra, Conchan (Karrantza) 1874an jaioa. Bartzelonan, 1925eko abenduaren 6an hil zen.

Bere lehen ikasketak San Isidro Institutuan eta Madrilgo Unibertsitate Zentralean nabarmendu eta 1894an Lizentziaturako ohiz kanpoko saria lortuz. 1901ean Kimika Organikoko Katedra lortzen du. Bere aitortutako merituengatik hiru alditan Munich eta Leipzigera, kimikan espezializatu zezan, bidaltzen dute eta A. Schaefferekin mercaptante eta mercaptoles taldekoen konbinazio organiko berriak lortzen ditu.

1902an Alfonso XIIaren ordena zibilaren enkomenda ematen zaio. Madrilgo Medikuntza Akademiako kidea eta Bartzelonako Zientzietakoa ere izan zen. Bere zientzia-argitalpenak ugariak dira, nazio-prentsan eta atzerrikoan ere argitaratutako artikuluez gain. Bere lanen artean, aipagarri ditugu Estudio acerca de los glicerofosfatos (1897); Cuestiones de Química biológica, Madrid, 1898; Curso de Química orgánica, Barcelona, 1903; Un curso del profesor Adoff Von Baeyer..., Barcelona, 1905; Compendio de Historia de la Química y la Farmacia, Madrid, 1912; La organización escolar como base de la Universidad..., Barcelona, 1909; Reorganización de la caridad y beneficencia pública (1912) y La Universidad Vasca. La Universidad euskara como organismo necesario para nuestra personalidad regional y para el sólido fundamento de nuestra industria. "Idearium", Bilbao, 1917.