Matematikariak

Alcega, Juan de

Sastrea eta matematikari gipuzkoarra. Hondarribia, ? - 1580.

Agian Hondarribian jaioa XVI. mendearen lehen erdian, bere bizitzaz ezer gutxi dakigu, Alcega leinu ospetsukoa zenetik gora. Jakin dakigu, benetan, bere sendiaren bokazioaz (militarra eta itsastarra): seme bat edota bere anaia bat -Juan de Alcega- Santiagoren Abituaren Zaldun eta Ontzidiko Jenerala izan zen; beste bere ahaide bat -Juan ere, beronen seme- itsaslapurrak jazartu zituen eta Filipinasen 1581ean ingelesen aurka ekin zion, zerbitzuongatik Jeneral izendatua izan zela; eta beste ahaide bat -Domenja de Alcega- Sevillako apaiz-piku izango zen, Cristobal de Rojasen ama izan zen.

XVI. mendeko Espainian matematikei buruzko interesa eremu nabarmen desberdin bitan garatu zen: batetik, akademia-kulturaren baitan jakintza-arlo teoriko bezala (eta Alcega ez zen esparru horretakoa); eta bigarrenez, eremu tekniko eta eskulangintzarekikoetan aplikazio praktikoen oinarri gisa. Eskulangintzaren praktika horretara jakintza matematikoak nolatan sartu zirenaren adibide ona "Espainian inprimatutako joskintzarako lehen idazlan" bezala (kritiko eta historialariek) kalifikatu eta beste ondorengo batzuentzako eredugarri izanik Alcegak Madrilen 1580an Libro de Geometría, Práctica y Traça, idazlana argitaratuz zientziari egindako ekarpen handia -baita bakarra ere- dugu.

Alcegak lana hiru zatitan banatzen du: lehenean, neurtzeko kanaren jatorri eta oinarriaz eranskin interesgarria txertatuz, oihal eta ehunak nola txikituz dihardu; bigarrenean -jakintza maila handiz- jantzi eta patroi mota anitz (zetadun buruko oihalak, estalkia, gainjantzi militarrak, gonazpikoak, etab.) deskribatzen ditu; eta azkenik, aipatutako jantziak osatzen dituzten oihalen luze-zabalera gutxitzeko taulak nola erabili beharra azaltzen du. Ez dirudi ustekabeko edo ezusteko argitalpena denik; izatez ofizio-maisu biren onarpena erantsia du.

Alcegak, orijinalagoak ziren (Martín de Andújar edo Campilloko Jostuna bezalakoak) jostun garaikide (eta ondorengoek) batzuek bezala geometria praktikoaren arteaz liluratuta zegoen. Arte hori gabe goi mailako joskintzaren perfekziorik lortzerik ezin lortu zitekeela uste zuen. Hori bai, agintari ofizialek, argitalpenei zegozkienak, oinarri hori ez zuten partekatzen antza: lanak, azterketa zorrotza jasan beharraz gain, Errege Kontseiluaren aldetik "kontraesan eta auzi" ugari jasan izan zituen.

  • Libro de Geometría, Práctica y Traça. El qual trata de lo tocante al officio de sastre para saber pedir el paño, seda o otra tela que sea menester para mucho genero de vestidos, ansí de hombres como de mujeres, y para saber como se han de cortar los tales vestidos, con otros muchos secretos, y curiosidades tocante á este arte (Madrid: Guillermo Drouy, 1580); Madrilen berrargitaratu zen, 1589.
  • Felipe Picatoste, Apuntes para una biblioteca científica española del siglo XVI (Madrid: Manuel Tello, 1891), 8-9;
  • J. M. López Piñero; T. F. Glick; V. Navarro; E. Portela, Diccionario Histórico de la Ciencia Moderna en España (Barcelona: Ediciones Península, 1983), 1alea, 37-38;
  • Celia López Sainz, Cien vascos de proyección universal (Bilbao: La Gran Enciclopedia Vasca, 1977), 225-228;
  • 'Una joya bibliográfica', Revista Internacional de Estudios Vascos, 1910, 4:142-45;
  • Juan Gualberto López-Valdemoro, 'Libros españoles de sastrería', Revista de Archivos, Bibliotecas y Museos, 1903, 7:485-92.
  • "Una joya bibliográfica". Revista Internacional de los Estudios Vascos ; 4. Donostia : Eusko Ikaskuntza, 1910. pp. 142-145.