Kontzeptua

Legenda

Euskal Herriko legendetan, hemen aipatu ez ditugun pertsonai gehiago aurki ditzakegu baita ere: laminak, Basajaun, intxixuak, ireltxuak, galtzagorriak, Mateotxistu, zubigileak,... Hauen artean nabarmendu behar da, gehienetan lamin izenpean, gizakiei lagunduz eta haien opariak jasoz ageri diren izakien zikloa. Sakon aztertzeke dagoen arren, hildakoen kultuari eta etxeko defuntuei lotzen zaio, luzaroan garrantzi handikoa izandako oparigintzaren berri ematen digu, etxeko hildakoak nola ikusten zituzten erakusten digu, eta agian arkeologoek trikuharriei buruz dituzten hainbat zantzuren argigarri izan daiteke. Gainerakoak berriz, salbuespenak salbuespen, behar hainbat ikertu gabe daude eta beraz ezin da erabateko ziurtasunez esan hemen aipatu direnak baino garrantzi txikiagokoak direnik, une honetan dakiguna oinarritzat hartuz hala badirudi ere.