Bailarak

LENIZ, Harana

Guevaratarren aurkako auzia 1497an. 1497. urtean, haranak auzitan jarri zuen bere jauna, Oñatiko kondea, Valladolideko Errege Kantzelaritzan, koroaren menpera itzultzeko eskatuz. Asmo horren funtsa zen, batez ere, Enrike ii.ak egindako mesedeak iraungita zuela, eta, orobat, monarka beraren testamentuaren klausula bat betetzen ari zela. Auzia urteetan zehar arrastatu zen.