Bailarak

LENITZ, Harana

Ibarraren dohaintza Gebaratarrei. Ayerbe Iríbarrek egindako ikerketaren arabera (Op. Cit. 580-589), dohaintza-agiriaren data zehatza 1370ekoa da. Haren arabera: «Dokumentuan adierazitako hitzak ez dira oso esplizituak dohaintzaren benetako edukia zehazteko orduan, eta, ondorioz, Beltranek eta haren ondorengoek zatia hartu ordez dena hartu zuten. Dokumentuak  honela dio: “Las nuestras sallinas de Léniz e los nuestros lugares de tierra de Léniz e las ferrerías de Mondragón e la escrivanía pública de la dicha villa de Mondragón»  (“Gure Leintzko gatzagak Leintzeko herrixkak eta Arrasateko burdinolak eta aipatutako Arrasate hiribilduko  eskribautza publikoa”), bere errenta, zerga eta eskubide guztiekin eta bere larre, bazkaleku, herri-lurrak, ur korronte, jarioan eta geldoan, sarrerak eta irteerak, eta justizia zibila eta kriminala, lehen eta bigarren instantziakoak, eta zigorrak ezartzeko eta auzietan erabakitzeko eskubidea. Zenbait klausula ezarri ziren: a) Salmenta, bahia, dohaintza, eskualdaketa edo besterentzearen kasuan, ezin izango zen egin pertsona erlijiosoa edo ordenatua, ezta atzerritarra ere, erregearen berezko baimenik gabe; b) leku horietan erregea edo haren ondorengoak etxean hartu behar ziren, eguneko edozein ordutan, dela gauez edo egunez, gutxirekin edo askorekin, haserre edo lasai; c) burdinola bakoitzetik altzairuzko burdinaren kintaletik hiru marabedi har ditzake. Eta lekuko agintariei Beltrán, hartzeko eta jaun gisa onartzeko, bere dokumentu eta aginduak betetzeko eta obeditzeko, bere deialdietara joateko, eta dagozkien zergak eta errentak ordaintzeko agintzen zien». Dokumentuaren testu osoa. Op. cit. or. 587-589.