Bailarak

LENITZ, Harana

Arabako lautadatik kostalderaino nahitaez igaro behar den eremua da, aurkikuntza arkeologikoek erakusten dutenez, Historiaurrean populatutako paraje gisa agertzen dena. Horri dagokionez, aipagarriak dira Lezetxikiko koba, Arrasateko Garagarza auzoan, Zaraia mendiguneko Aitzorrotzeko aztarnategia (Eskoriatzatik joanda) eta Axtrokiko altxorra, zelta motako urrezko bi ontzi, Eskoriatzako Bolibar-Ugazua auzoan.