Haranaren erdigunetik Gasteiztik Maltzagara doan 6.213 eskualdeko errepidea igarotzen da, Eskoriatza eta Aretxabaleta zeharkatuz. Ibarreko gainerako herriguneak tokiko errepideen bidez komunikatzen dira. Antzina, Frantziara zihoan kotxe eta posten errege-bidea igarotzen zen, eta horretarako zortzi zubi eraiki ziren.