Kimikariak

Leloir Aguirre, Luis Federico

Kimika Nobel Saria jasotakoa 1970ean. Parisen jaioa 1906ko irailaren 6an. 1987ko abenduaren 2an zendu zen.

Nafarrengandiko jatorria (Meharin eta Donamaria). Buenos Aireseko Medikuntza Fakultatean ikasi zuen.

Cambridge, Washington eta New Yorkeko Unibertsitateetan eta Bernardo A. Houssayk zuzendutako Buenos Aireseko Ikerketetarako Institutuan ere ikerketa lanak egin zituen. Campoamor Fundazioaren Biokimika Ikerketetarako Institutuko zuzendaria ere izan zen eta Juan de Garay Eusko-Argentinar Fundazioko ohorezko kidea ere.

Kimika-Nobel sariaz gain 1947an Medikuntzakoa ere jaso zuen, 1975ean Eskaintze Nazio-Saria eta izen eta ospe handiko Kanada, Estatu Batuak eta Mexikoko beste entitate, fundazio eta elkarteengandik ere. Ohorezko izendapenak ere jaso zituen, azpimarragarri Cordoba, Granada eta Parisko Unibertsitateengandik doktore maila azpimarratuz.

Azukreetan nukleoide batzuk aurkitu zituen eta glukosaren fosfatatuetako eratorriak islatzea lortu zuen. Glicogenoa sintetizatu du, odolean dugun azukrea, eta organismoan bere sintesia giltzurrunaren entzimei esker dela erakutsi zuen. Enciclopedia Universal Ilustrada Europea-Americanak 1969-1970 alean bere biografia-laburpena eskaintzen dio.