Kimikariak

Leizaola Sanchez, Carmelo

Kimikaria. Donostian jaio zen 1901eko maiatzean. Hegoamerikatik Eusko Ikaskuntzaren propagandarako bidai handi bate egiten zebilela 1935eko abenduaren 15ean hil zen 35 urte besterik ez zituela.

Gaztetatik izan zuen ikasketetarako zaletasuna, batxiler ikasketak Lekarozeko (Nafarroa) Ikastetxean egin eta 16 urte besterik ez zituela, zazpi ohorezko matrikulaz, bukatuz.

Baina batxiler ikasketez aurretik eta geroztik kimika ikasketengatiko zaletasun handia nabaritu zuen eta ondorioz aisialdietan ikasteko kimika ekoizkinak eta tresneria erosteari ekiten zion. Edozein kasutan ere, Sarria Kimika Institutuan bere ikasketei jarraipena ematez behingoan ikus dezakegu.

Ikasketok burutu aurretik Galdakaoko dinamita fabrikan lan egiten hastea lortuko du fabrika horretan 1935era arte izanez. Bertan egin ziren, penintsulan lehen aldiz, trilita eta berunezko fulminatua. Bien bitartean Zientzia eta Farmazia ikasketak ere egiten zituen, horrela Lizentziatura lortuz. Zaragozako Unibertsitatean 1924an Zientziak egin zituen eta Farmazia 1929ra arte Madrilen.

Galdakaon bere ikerketa eta esperimentuekin jarraitu zuen eta aldi berean bere ikerketak Anales de la S. E. de Físika y Química bezalako aldizkari espezializatuetan argitaratuko ditu, hitzaldiak eta ikastaroak emateari ere ekinez.

Euskerari bai lanean bai etxean zion maitasun handiagatik bereizi zen. 1931an Galdakaon Euskeraren Adiskideak elkartea sortu zuen. 1932an Eusko Ikaskuntzako Zientzia Matematiko, Fisiko eta Kimikoen atalak Batzorde Iraunkorreko kide izendatua zuen. Bere hainbeste ahaleginen sari bezala Galdakaoko euskaltzaleek euren ikastolari izen hau eman zioten: "Leizaola'tar Karmel'en Euzko Ikastoliak".

EAJkoa zen.

Erref. Antonio Zabala. Leizaola'tar Karmel. Boletín de la Sociedad de Estudios Vascos, 1936, 69. zkia.