Kontzeptua

Akerbeltz

Mitologia. Aker beltza.

Aker beltz baten itxuraz irudikatzen da arlo jakin batzuetan jeinuaren ordezkoa dirudien jeinu bat.. Bere ezaugarri nagusiez gain, Marirenarekin komunak direnak, bere babes eta zaintzara emandako abereenganako eragin onuragarri eta ahalmen osagarriak ditu. Edozein aker beltz heriotza ikur aintzat hartzen da. Horregatik etxe askotan, etxe-azienda gaixotasunen batek jo izatea ekiditeko asmoz kortan akerra hazten dute, eta beltza behar du. Baskonian XVI eta XVII. mendeetan zehar hainbeste eragin eta oihartzun izan zuen sorginkeriak, Akerbeltzaren numenari dagokion irudikapen zahar horri nabarmentasun berezia eman zion. Akerbeltz Akelarrean sorgin guztiengatik astelehen, asteazken eta ostiraletako gauetan gurtua zen (edo gurtua zela uste da). Batzartzen zirenak dantzan egin eta akerbeltzari ogia, arrautzak eta dirua ematen zioten. Euren batzarren deskribapenagatik, batzar horiek sinesmen zaharretan txertatutako kristau erlijioaren aurkako oposaketan gauzatu zen isilpeko mugimendu bati erantzuten zioten, eta agian, era maltzurragoan, herrialdean ofizialki aitortu edo indarrean zegoen gizarte egoeraren aurkako jarreran ere. Gurtze horren hamabost tokitatik gora aipatzen dira Baskoniako lurretan : gurtze horren izenik ezagunena Akelarre da. Zugarramurdikoa leze baten sarrera aurrean kokatutako lautada bat da. XVII. mendeko tradizioaren eta agirien arabera, inguru eta leze haietan biltzen ziren sorginak.

JMB



Mari lurpeko jeinua ordezkatzen duenetako bat da, animaliak sendatzeko ahalmena duena, eta horregatik zenbait etxetan aker beltz bat izaten dute. XVI. eta XVII. mendeetako sorgin-epaiketetan sarri egiten dira Akerbeltz eta Akelarreri buruzko aipamenak. Horietan bildutakoek ogia, arrautzak eta dirua eskaintzen zizkioten. Akelarre edo sorginen biltokiei izen bat baino gehiago eman izan zaie: Zugarramurdi, Jaizkibel, Irantzi, Pullegi, Ameztoiko Mairubaratza, Ataungo Mandabiitta, Mañari, Garaigorta, Petralandako Akelarreak, Eperlanda, Akerlanda, Abadelaueta...

JGL