Kontzeptua

Idinarru

Kondairetan diotenez, idi-azalez egindako zakua erabiltzen zen zerealak eta urrezko monetak neurtzeko. Halaber, ohikoa da entzutea urrez betetako idi-azalak daudela lurperatuta zenbait tokitan, jenderik bizi ez den tokietan eta haitzuloetan, orokorrean. Kondairek diotenez, Gernikako Ereñusarre mendian, San Miguel eta Santimamiñeko ermitak daude eta izen bereko koba ospetsua daude, eta, bertan, urrez betetako idinarru bat dago. Halaber, Erreberentzilekun (Ataun), Atxurbiko tontorrean dagoen Urrezuloko-armura trikuharrian beste bat dago (Ataun eta Idiazabal artean). Goikogane mendian (Arrankudiaga) urrez betetako ahutz-azala dago lurperatuta. Igozmendin (Aulestin), berriz, urrezko kanpaia dago, lurpean nonbait. Aritzen (Leitzan), urrez betetako kutxa bat dago, eta Aralarko mendilerroan, aldiz, urrezko harilkai bat, Mariren jabetzakoa. Soraluzeko mendietan, urrezko palanka bat omen dago. Nabarnizeko Maruelexan gotorleku bat egon zen garai batean, eta altxor handi bat omen dago bertan, baita Sailbei mendian ere. Udalaxen, urrez betetako kutxa dago, eta beste bat Mairuelegorretako, Baltzolako eta Iruaxpeko kobetan (Goronaeta).

Elgoibarren eta Irukutzetako gainaren arteko mendilerroan zenbait trikuharri daude, eta diotenez, horietan ere urrez betetako kutxak daude. Mendilerro berean urrezko ezkila omen dago, eta baliteke Irukutzetako trikuharrian dagoen kanpai bera izatea. Pasadan mende amaieran, zenbait gizabanako kanpai hura ateratzen saiatu ziren, alfer-alferrik. Orozkon esan zidaten Austegarmin muinoko haitz baten azpian eta Pagozarretako trikuharrian altxorrak zeudela lurperatuta, eta atzerritar batzuk atera zituztela mende hasieran. Oregiko barrean (Osintxu) hargin-oraska eta urrezko palanka daudela diote. Intxurren gotorleku zahar bat zegoen, Aldaba gainean), eta urrez betetako kanpai bat dago bertan. Aizpitarteko harkaitzean (Errenterian), urrez betetako kutxa lurpean dago, nonbait, eta Maltsoenbordako koban (Urepel), metal preziatuz betetako lakaria. Diotenez, Urepelen ere, Auza mendiko haitzulo batean, suge eta aker batek urrea gordetzen dute; hortik dator, izan ere, esaera hau: Auza, han baduk gauza, baina neok ezin ar (Auzan gauzak egon badaude, baina ezin inork hartu). Erref. Jose Miguel de Barandiaran: Eusko-Folklore, 1921, 5-6, 22 orr.; 1924, 21-26 orr.; 2. seriea, 6. zk.