Kontzeptua

Guda Zibila 1936-1939

1931tik 1936ra Baskonian ez zen matxinada-ekimen askorik izan. Ez, beste toki batzuekin erkatuz gero. 1934ko ahalegin iraultzailea, ez zen Bizkaiko eta Gipuzkoako industriguneetan nagusitutako greba bat izatetik gora izan, meatzaldean matxinada-keinurik izanez. Arrasaten (Unión Cerrajera-ko gerente eta Comunion Tradicionalista-ko ahalduna zen Marcelino Oreja eraila izan zen tokia zelako) eta Eibarren baino ez zen boterea hartzera iritsi. Hildakoak egon ziren, baina gudarosteak urrian 6an bertan lurralde guztia kontrolpean zeukan. Izan ziren beste keinu batzuk (Labastida, CNT, 1933; Nafarroan 'eskortegien' lehiak), baina, oro har, euskal ezkerra (Indalecio Prieto sozialista buru) leialtasunez errepublikarra zen. Beste hainbeste gertatu zen nafarrarekin. Eta noizbait matxinada ekimenik egin bazuten (Iruña, 1936ko otsaila) "Errepublikaren aldezpenean egina" zen. Adierazitako bere asmoa Baskonia "errepublikartzea" zen. "Gibraltar Vatikanoarra" (Prieto) desegitea, Baskonia espainiar Errepublikak osatzen zuen estatu sozial eta zuzenbidezko egitasmoan sartu zedila. Horretarako 1932tik aurrera autonomia Estatutuaren egitasmoa funtsezkoa zen.

Ez da gizarte- eta politika-eskumatarraren kasua, Baskonian karlismoari esker oso herrikoia. 1931tik -oso goiztiar- ekaineko hauteskundeetara bat eginda aurkeztu zitekeen errepublikaren aurkako koalizio bat eratu zen. Eta data horietatik lurraldea katolikotasunaren eremu, bere gotorleku, "Errepublika laizista"-ren aurkako balore haientzako Espainia berreskuratzeko, "berkonkistatzeko", leku bihurtu nahi izan zen. Espainiar Berrikuntza, muturreko eskumak bide horretan Bilbotik lanean gogor jardun zuen. Prentsa katolikoa ere (Bilboko La Gaceta del Norte eta El Pueblo Vasco, El Pueblo Vasco, Donostiakoa, Diario de Navarra Iruñekoa edo Gasteizko El Heraldo Alavés). Eta, zer esanik ez, aldien apreziazio berri bat eta inguruekiko bere sare zabalaren bitartez berpiztutako karlismoa. Karlismoak bere miliziak, erreketeak, antolatu zituen. Nafarroan koalizio hura Errepublika guztian zehar etenik gabe mantendu zen (Eskumatarren Blokea) CEDA barne (Nafar Batasuna).

Tesitura horretan, Euzko Alderdi Jeltzaleak -oraintsu batua- bere integrismo programatikoaren, bere autonomiazaletasunaren eta bere praktikotasunaren artean zalantzakor izan zen. Une horietan (1932,1934, 1936), bere autonomiatasun pragmatikoak irabazi zuen. Baina 1931n, eta 1936ra arte, karlismoak Errepublika saboteatzeko lankidetzat zuela uste zuen. Honek azaltzen du, neurri baten, Gipuzkoako bere lehenbiziko indolentzia eta 1937an Bizkaiaren eta euskal autonomiaren aldezpenean izandako ekimen ausarta.

Matxinada 1936ko otsailaren 16ko hauteskundeen ondoren abiarazi zen, dagoeneko agintekeriazko tentazioz eta Frente Popularrak gobernutik kendu zuen. Bere fakzio guztiak prestatzen hasi ziren. "Susmatutako" agintearen galerari irtenbide bakarra Errepublika agintetik bota eta "Estatu berri" batera bidean aritzea zela zalantzatiei sinestarazteko prentsa katolikoak, berezitasunez euskaldunak, bideratutako kanpaina, erabakigarria izan zen. Gizarte-eskumakoia seguru zegoen. Neguritik, José María Areilza-k, R.E.-koak, eta Ybarra-k horretan ziharduen; José Luis Oriol, bizkaitar industriagizona eta arabar jauntxoa, eta Rodezno-ko kondea, CT-koa, Diario de Navarra,-ko zuzendaria "Garcilaso", edo José María Urquijo, La Gaceta del Norte-koak, eragin pertsonal eta publikodun taldea osatzen zuten).

Karlismorik seguruenak Erreketeak prestatzen zituen. Berezitasunez Iruñean eta Nafarroan (squadristi erako maniobrekin, hiriak hartuz, edota inguruko mendietan). Baina, benetan, Euskal Herri guztian egiten zuten. Buruzagi bati, Fal Conde-ri, Donibane Garazin Batzorde Militar bat ezarriz Alfonso Carlos erregegai karlistaren bitartez, euren ahotsa ematean lehendabizikoak izan ziren. Eurak izan ziren Lisboan atzerriratuta zegoen Sanjurjo jeneralarekin harremanetan hasi zirenek. Agintekeriazko eta atzerabidezko asmodun aldaketa erabakigarria zuten helburu. Eskuin kontserbadoreak, diktadura baten bitartez giza-maila zaharrera leheneratzearen aldeko, bere ordezkotza gudarostearengan eta Mola jeneralarengan (Calvo Sotelo eta RE, berezitasunez; zeharka eta ausazkotasunez, CEDA; Nafarroan, adibidez, Eskuinekoen Blokearen bitartez) utzi zuen.

Karlismoak edo kontserbadoreek, banan, ezer gutxi egin zezaketen. Ados jarri beharra besterik ez zen. Eta, hau, Molak gobernu militarra eta Espainia guztitik zehar harreman-sarea kontrolatzen zituen eta karlismoak bere buruzagirik garrantzitsuenak eta errekete-unitate handi eta seguruenak zituen Irunean besterik ezin gerta zitekeen.

Molak, Fal Conde, Garcilaso edo Sanjurjo jeneralaren beraren bitartez esanezinera arte presionatu zuen. Azkenean, Rodezno, Oriol, Baleztena (bere zalantzaz), Martínez Berasáin eta beste tokiko karlista ospetsu askok uztailaren 15ean, Fal Conderi, Mola jeneralari, geroztik Fal Conde, arrakastarik gabe, aurka egiten ahaleginduz, aldekoa zitzaion irtenbide kontserbadore bat ezarri zioten. Egun horretan Erreketearen mobilizaziorako agindua eman zen eta Molak gudarostean zeuzkan harreman guztiak bizkortu ziren. Rodeznok, erabakia zuzenean Víctor Praderari jakinarazi zion. Etxabe-Sustaetak Gasteizera zeraman. Eta Bilbon José Maria Areilza izan zen agindua jakinarazteko arduraduna. Molak, bere aldetik, Alonso Vega teniente koronelarekin Gasteizen eta Carrasco koronelarekin Donostian, beste batzuekin ere Espainia guztian, hitz egin zuen.

Uztailaren 18a eta 19a erabakigarriak izan ziren. Botoak ez ziren aintzat eduki. Politikaren jarraipena armen bitartez egina izan zen. Miliziek eta militarrek ziren nagusi. Nafarroa eta Araba neurri handi baten errepublikaren aurkakoak izan zitezkeen. Baina erabakigarritasunez Gipuzkoa baino gehiago. Botoari zegokionez, Gipuzkoan otsailaren 16an EAJ-ren, Coalicion Contrarrevolucionaria-ren eta Frente Popularraren artean (hurrenkera horretan eta zati berdinez) banandu ziren. EAJ-k indar moderatzaile bezala jarduten zuen (eta katolikoa, ez bedi ahaztu). Baina Araban gehiengo gutxienekoa Hermandad Alavesa (%37; karlistak) zen arren, EAJ-k (%21) eta CEDA-k (%20) boto hura ere moderatzen zuten. Ostera, uztailean Donostia errepublikarra izan zen Gasteiz matxinatuena zen bitartean. Gipuzkoako hiriburua FP eta CNT-ren zati batek bereak zituen hiri-guneetan izandako ekintza armatu erabakigarriari esker izan zen "errepublikarra", arabar hiriburua erreketeen, bereziki errioxarrena, ekintza erabakigarriagatik matxinatuentzako izan zen bitartean. Bestalde Donostian, Carrasco koronel konspiratzaile militarraren nortasun elizkoia eta Gasteizen Alonso Vega teniente koronel ausartarena ere izan ziren. Egia esan, matxinada hasita, Iruña, halabeharrez matxinatuentzat zen, Ibaiaren eremu sozialista errepublikarra zen bitartean. Gipuzkoa eta Arabaren kontrola uztailaren ondorengo egunetan argitu zen. Donostian, miliziano sozialista eta komunistak Loiolako kuartelak menderatzea lortu zuten (Artzain Onean bilduta zeuden erreketeak sakabanatzen ziren bitartean). Gasteiz Erreketeek eta Alonso Vegak behin betiko kontrolatzen zituenen kuartelengatik menderatua zen. Bilbotik eta Donostiatik irten zuten zutabe bik lehenbiziko egun haietan Gasteizen erresistentzia handiegirik gabe sartzerik izango zuten. Manuel de Irujo beti damutu izan zen horretaz.

Baina bilbotar zutabeen ofizialen esperientziarik ezak eta Donostiako toki-istiluak, bien aurrepidea eten zuten. Donostiatik Eibar-era iritsi ziren, bertan indartu eta hornituz. Baina Gipuzkoako hiriburutik iritsitako albisteak etorrarazi egin zioten. Bilbotarrek Legutianora arte iritsi ziren. Baina, Arabako hiriburuaren gaineko balizko aurrerapen baten aurrean zalantzakor izanez eta Gipuzkoako zutabeen atzeraegiteaz jabetuz, atze-atzeka egin zuten Gasteiz presio horretatik aske utziz, uztailaren 4ean Orduña inguruan kontraerasoak antolatu izaterik izanez.

Honek zehaztu zuen gudaren geografia. Hiriburuetatik lurraldeak eta euren eragin esparrua ere, Ayalako bailararen kasua bezala, Bilbotik kontrolatua izanez, kontrolatu ziren. Gudarik ez zen, hala ere, itxaroten. Eskuko kolpe arin bat besterik ez zen izango zenik uste. Indarren orekak Espainia bitan zatitu zuen. Baskonia ere. Bizkaia eta Gipuzkoa Errepublikaren aldekoak ziren indar leialengatik behin betiko kontrolatuta zeuden, Nafarroa eta Araba matxinatuek kontrolatzen zituzten bitartean. Eremu batetik eta bestetik zio batekin edo bestearekin konpromisoa hartuta zeudenek zegozkien milizietara joateko ihes egin zuten. Euskal Herriarentzako, beste aipamen politiko batzuk gorabehera, guda, jasan beharra izan zutenen oroimenean gelditu zen sufrimendu- eta ankerkeria-mukurua izan zen. Baita mitifikatutako oroitzapenena ere. (Horrela, zio errepublikarraren militante eta historialaria izan zen Eric Hobsbawm-entzako edota G.L. Steer kazetariarentzako bere The Tree of Guernica-n . Oraindik, egungo belaunaldiek ere oroitzapenok kontraesankortasunez daramatzate (gudu krudel eta gogorrarena, eta baita askatasunaren aldezpenean egindako heroi-ekintza bezala), gertakarien azalpen arrazional baten bitartez kateatuak izatera bideratuta egonez.

Nafarroa, matxinatutako Espainiaren biriki eta bihotza izan zen. Bertatik irten zuten lehen orduan Madril erasotzeko bolondresak, bertatik tropen norabidea, Franco jeneralak zuzendutako afrikarrak izan ezik, bertatik eraso zitzaion Gipuzkoari, eta, geroztik Bizkaia estrategikoa, bertan antolatu zen matxinatuen lehenbizi normalizatutako finantza-sistema, bertan bere prentsa, Salamanca-k bere propagandarako buruzagitza antolatu zuen arte, eta bertatik irten zuten Estatu berriari euskarri bezala baliogarri izan zitzaizkion lehenbiziko erdi mailako taldeek. Araba bere eraginpean gelditzen zen. Matxinadaren geografia zen, karlismoak katolikotasun nostalgikoaren eta agintekeria modernoaren artean, beronen programaren arlo bezala "bestea"k baztertzea -sarraskitzea?- zela, bere egitasmoa saiatzen ahaleginduko zena.

Hala ere, uztailaren 19tik aurrera, aukera kontserbadorea benetako botereaz jabetu zen. Zutabeetako unitate guztiak gudarosteko ofizialen aginte betearazlearen pean gelditu ziren. Joaquin Baleztenak ohorezkotasunez baina maila exekutiboan Jose Martinez Berasáin-ek burututako Nafarroako Guda Karlistako Batzorde Nagusia (1936ko uztailaren 20a), Manuel Fal Conde-ren, nafar gazteek ez zuten ea ezagutzen eta ez zuten jarraitzen, baina bere aldaketarako nahiak azalduz amaituko dute, muturreko helburuekin baino, "Garcilaso"ren bitartez, Molarenekin bat gehiago zetorren.

Uztailaren 19an Iruñetik Madrilera gogo-bizidun zutabe batek, militarrek egoki kontrolatutakoa zena, García Escámez koronelaren agindupean irteten du. Ondorengo egunetan, Lizarratik edo Zangotzatik beste gutxiago antolatutako unitate batzuek irten zuten, batzuek euren kapilauen agintepean. Nola irudikatu era hobean "gurutzada"ren ideia?. Iruñeko zutabea joan ahala udalak botaz zihoan, besteak beste Logroñoko hiriaz jabetu zen, eta uztailaren 23an Cogolludo eta Jadraquen zegoen (Guadalajarako iparraldean), Madril Somosierratik 25ean erasotze asmoz.

Solchaga, Beorlegi eta Ortiz de Zárate koronelen eta García Valiño komandantearen agindupean zeuden beste indar batzuk, Oriako bailararen fronte guztiari eraso ekiteko uztailaren 22an Gipuzkoan sartu ziren. Loiolako kuartelen Donostiako setioak iraun zuen bitartean, aurrerabidea nahikoa azkarra izan zen. Beasainen, Tolosan eta Oiartzun-Errenterian aurrera egin zen. Baina, uztailaren 28an herriok hartuta izanez, errepublikar miliziak Errenteria eta Irunen artean posizioak hartu zituzten. Oiartzundik Donostiaranzko euren aurrerapena jarraitu zuen Beorlegi koronela bi mila gizon inguruko poltsa baten islatuta gelditu zen. Baina milizianoek, aginte militarrik gabe, aukera galdu egin zuten eta Beorlegik bere aurrerabiderako lerroak Irungo hirirantz, aurkitzen zen poltsa apurtuz, berreratzen ditu.

Irunen gaineko progresioa, milizia komunista, sozialista eta anarkistak aldeztutakoa, matxinatuen tropentzako oso garestia da. Oraindik eraso-zutabe txikian diren arren, jada hegazkintza eta artilleria era ugarian erabiltzen hasten dira. Irailaren 2an San Martzialgo gotorlekua erotzen da, 3an Irunek Behobia aldera irtenbideren bat aldezten du, baina 4an Donostiarantz joatearen agindua ematen da. Hiria, bonbaketen eraginez jada suntsitua, erre egiten dute. Beorlegiren indarrek 5ean sartzen dira. 6an Hondarribia menderatzen dute. Egun gutxitan Donostiarantz joko da, Babeserako Batzordearen erabakiz erresistentziarik gabe hustua izan ondoren, irailaren 13an menderatua izango da.

Data horretatik aurrera, egun gutxira, Gipuzkoako frontea gainbehera etorri zen. Zutabe batzuk Oriatik Debako bailarara arte aurrera egingo dute. Bere aldetik, Alonso Vega teniente koronela, Araban Bizkaiarekin zen frontea sendotuta utzi ondoren Arlabandik Deba garaira sartuz doa. Errepublikarrek (A.N.V.-ko unitateek) Albertia mendian arabar tropen atzealdea eteteko, lortu gabe, bertan hil zen Luis Rabanera errekete arabarraren buru zena, saialdia egiten ahalegintzen dira. Honetara, Gipuzkoako frontea Bizkaiko ubidean estabilizatuta geldituko da (Udalaitz-Elgeta-Intxorta-Kalamua-Saturraran).

Gertaeren nondik-norakoa aldatu zitekeen unerik izan zen. 1936ko abenduaren lehenbiziko egunetan gertatu zen. Azaroaren 30ean euskal-errepublikar gudarosteak Legutianora 29 batailoi igorri zituen. 2an, errepublikar hegazkintzak Numancia Errejimenduaren kuartela eta Gasteizen inguruan trenbidea bonbardatzen ditu. Aurreko egunean unitate erasotzaileek Legutiano gaindikatu egiten dute alde bietatik eta Gasteizerantz, gutxi babestua, aurrera egin ahal izateko egoeran zeuden. Horretara egin beharrean, aitzindari-taldea, ugaria benetan, Legutiano (Arabako Villarreal) erasotzeko, alfer-alferrik, gelditu egin zen, horretara errepidez bere unitate astun eta hornikuntzarakoei aurrera egitea ahalbidetuz.

Gipuzkoatik etorritako matxinoen indarrek eta Gasteizera trenez azkar garraiatutako tropa afrikarrak erasoaldiari bidea itxi zien. 6an Villarrealen inguruko hesia apurtu egin zuten eta operazioa behin betiko suntsitu zuten, nahiz eta borrokaldiak, geroago eta ahulagoak, urtarrilera arte jarraitu zuten.

Erasoa plan handinahi handiago baten zati zen, Bizkaian eta Santanderren kokatutako tropengatik osatutako hiru aitzindari lerroetatik abiatuta Mirandan bat egiteko Burgos eta Gasteizeko iparraldetik sartzea lortu zezakeena alegia. Horrela Madrilgo frontea deskongestionatu egiten zen, iparraldeko trenbide-gunerik garrantzitsuena okupatzen zen eta eremu errepublikar biak bat egitearen aukera ikusten zen, Aragoitik aurrera egin zezan beste ekimen batekin. Egoki aintzat hartuta, airezko gutxiagotasunarekiko eragozpenak, eguraldi txarra eta ekipamendua txarra ere gainditu beharra izan zuen. Egikari erabakigarria, hala ere, euskal-errepublikar gudarostearen oinarrizko antolaketa, batailoietan oinarritua, Francoren tropek jada brigada eta dibisioetan antolatzen ziren bitartean, eta ofizialen prestakuntza urria izan ziren. Borrokaldi hark iparraldean gudaren nondik norakoa aldatu zezakeen, eta, agian, Espainian. Izatez, ez zen horrela izan.

Bere aldetik, Molak hiru brigadaz osatutako indar garrantzitsua bildu zuen, Nafar Brigaden lehenengoa, 3. eta 4., apirilaren 2an Italiar Brigada Mistoa ere ("Gezi Beltzak"), blindatu, artilleria astun eta mendirakoa (130 kainoi eta obus), zapadore unitate eta 150 borroka-unitatedun base anitzetan alemanen agindupeko aire-indarra bildu zitzaizkiola. Erasoaldian zehar Nafarroako 5. eta 6. Brigadak eratu ziren. Euretariko bat talkarakoa, erabat garrantzitsua eta Bizkaiko ipar eta ekiaren artean kokatua. Madril eskuratzeko ezintasunaren aurrean, matxinatutako Estatu Nagusi Gorenak, euskal industriaren balio estrategikoagatik, eta borroka-fronte bat ezabatzeak zuen ondorio moralagatik ere, iparra erasotzea erabaki zuen.

1937ko martxoaren 31n gauez Bizkaiko frontean operazioak hasi ziren, aginte eremua, Solchaga jeneralaren agindupean eta Vigon koronela Estatu Nagusiko Buruzagi bezala, Gasteizen ezarriz. Molaren taktika, Iparraldeko Gudaroste Burua, bere 6. Atala erasoak egiten zituena izanik, garaitzekoa zen fronte-tokiaren ingurura tropa guztia bertaratuz eta artilleria eta hegazkindun bonbaketa asekorra gauzatuz, infanteriak oldar bidez menderatua izatearena zen. Bien bitartean, hegazkinek etsaiaren atzealdeko horniketarako lerroak suntsitu egiten zituzten. Euskal-errepublikar Gudarostearen aldezpen-taktika oraindik ere oinarrizkoagoa zen Nafarroako Brigaden erasoaldiari aurre egiteko hegazkintza eta material astunik ez izanagatik. Emandako agindua eustea izan zen. Egoera hori izan arren, erresistentzien aurka brigadek ekiten zioten bitartean, aldezpena aparta izan zen.

Hala ere, ekainaren 11an Aratxabalagañek (artilleriazko 140 piezekin, 100 hegazkinez, 30 batailoiz; bere garairako ikaragarrizko indarra zen) burdina-gerrikoa eten egin zuen, eta urriaren 19an matxinatutako tropek Bilbon sartu ziren. Aurreko egunetan huste irudiak, itsasoz eta lurrez, euskal diasporaren zati handi baten jatorria izan zen maiatzean Habana-n ontziratutako lau mila umeak bezala, izan ziren eta baita 1937ko apirilaren 1etik ekainaren 19ra arteko guda gertaerak izandako hainbat toki mitiko ere: Intxorta, Kanpanzar, Kalamúa, Sollube, Bizkargi, Peña Lemona, Pagasarri. Bilbora arteko matxinatuen aurrera egitea garatu izandako mendigainak. Eta batez ere, Gernika. Apirilaren 26an balio militar zalantzazko, balio militarrik gabekoa ez esatearren, eta eragin psikologiko handidun operazio baten, hegazkintza frankistak, alemana eta italiarra; Soria eta Alcalá de Henares-en basedun Savoia hegazkinak; VB -alemaniar bonbardatzaile esperimentalak- eta Burgos-en basedun Junker-52-ak, azoka egunez Gernikako hiribilduko biztanleria bonbardatu egin zuen, ehunka hildako izanez. Horrela Bigarren Mundu Gudan erabiliko zen jarduera zabaldu zen: herrien bonbardaketa.

Inolako helburu militar berezirik gabe, etsaiaren moralean kalterik handiena zuten helburu, horretarako, herritarren artean sortuko zuten hilkortasun ikaragarria aintzat hartu gabe. Edo, hobeto esanda, gudarien morala birrintzeko neurri bezala biztanleria horren baitan kalterik handiena egitea bilatuz. Ez zen militar edo ekonomia helburudun bonbaketa bat. Guda betea zen. Baliabideak gogoan hartu gabeko etsaiaren erabateko suntsiketa nahi zen. Geroztik, nazioen artean erabili izan zena, Espainian nazionalen artean erabili izan zen. Guda zibila zerbait gehiago izan zen. "Espainiar-aurkako gorri-separatista" taldearen aurkako gurutzada bat izan zen. "Nazionalen-aurkako", komunistak, anarkistak, separatistak, guztiak zeuden "naziotik at". Suntsitzeko erabilitako bitartekoek ez zuten ardura. Gauzak ikusteko modu hori atzealdean ere erabili zen.

Euskal lurraldean Bilbo menperatzearekin bukatu zen guda, nahiz eta euskal-errepublikar gudarosteko tropek, atzera eginez, borrokatzen jarraitzen zuten -gogorik gabe jada- Santoñako poltsan behin betiko errendizioa (Santander, abuztuaren 26a) izan zenera arte. Unitate nafarrek aurrera egiteari iparraldetik ekin zioten. Errepublikarrek Belchite berrerasotzen duten arren matxinatuei bost egunetan aurre eginez eustea besterik ez zuten lortu. Solchaga koronelak lau nafar brigadez irailaren 1ean San Vicente de la Barquerako frontea apurtzea lortzen du. Asturias isolatuta gelditu zen (errefuxiatuek eta hornikuntzarako eragozpenak). Hala ere, 75.000 armadun gizonez, erresistentzia irmoa izan zen. Hilabete oso bat (urriaren 10a) igaro zen aldaketa erabakigarria gerta zedin Sellako frontea etetean. Arriondas -ek eta Infiestok Gernikak izandako zori bera izan zuten: Condor Legioak (Gijon-eko nasa bonbaketa gogor baten menpean izan baitzuen) suntsituak izan ziren. Urriaren 17an Asturiasko Kontseiluak egoera oso txarretan hustea erabaki zuen. Gudarosteko koadro esperimentatuenean hustu eta suntsipen estrategikoetarako hiru egun behar zituzten. 1937ko urriaren 21ean, Nafarroako IV Brigada Gijon-en sartu zen.

Funtsean erreketez osatutako Baskoniako matxinatutako indarrek Franco-rentzako (Mola jada hil zen) indarrak beste toki batzuetara igorriz fronte zail bat suntsitzea lortu zuten, ekonomia eremu estrategiko bat emateaz gain (Bilboko Labe Garaiak) bere lehenbiziko garaipen esanguratsua eskainiz.

Izatez, Nafarroatik eta Arabatik, lurralde bezala. Gizarte bezala Gipuzkoa eta Bizkaia, bestalde 1936ko urritik eta 1937ko ekainetik hurrenez-hurren era berean espainolak eta frankistak izanez, zatituta egon ziren bezala zatituta zeudelako. Eusko Jaurlaritzak eta errepublikarrak ordezkatutakotik erabat ezberdina zen irtenbide baten alde borrokatzen baitzen. Neurri baten herritar xumeak izan ziren, "Errepublika Laikoa" erlijio katolikoarekin identifikatu eta beraien baitakotzat hartutako mundu batenganako etengabeko eraso bezala ulertu zutenak. Zentzu horretatik zihoan asko-gutxi eskuineko muturrekoak (Baskonian sakon sartu zela; Ezkio (Ezkioga), Jesusen Bihotza, San Francisco Javier) ziren taldeek aurreko urteetan zehar jakinarazitako diskurtsoaren nondik-norako guztia.

Bazeuden, baita, Europan pujantak ziren (ikuspegi katolikotik, baita) agintekeriaren molde berrietara tradizionaltasunetik edo eskuin liberal kontserbadore esparrutik garatu ziren profesional eta erdi mailako jendeak ere. Eta "zuduen sindikatua" eta Alemania nazian edo Italia faxistan onartutako antolatutako langile-mugimenduaren suntsiketa eta ekonomia-nazionalismoaren irtenbideak atseginez ikusten zuen enpresa eta finantza mundua zeuden. Egia esateko, desorekatutako koalizio bat zen. Lehenengokoek, herritar xumeek, gudaren ahalegin militarra lehenbiziko lerroetan jasan beharra zuten bitartean, erdi mailakoek, alderdien zuzendaritza eta ekonomia botere-taldeek, bereziki frankistek Bilbo menpean hartu izan zutenetik aurrera, aparatu politikoa atzeguardian antolatzen zuten. Ez beti talde bat bestearekin bat etorriz. Militarrek koalizio hartan nolabaiteko diziplina ezartzea lortzeak ez du egitasmo ezberdinen artean eta botere desberdinak zirenen artean desadostasun sakonak eman izan ez zirenik esan nahi.

Nafarroan, esan den bezala, Salamanca-ko agintetik era autonomoan jardun zuen lurralde erakunde bat eratu zen, Eusko Jaurlaritzak Errepublikako Gobernuaren agintearekiko jardun zuen bezala; gudaren ondorioak: Nafarroako Guda Karlistako Batzorde Nagusia. Azken baten, beti aldarrikatu izan zen Nafarroaren foru-izaera. Foru tradizioaren, XIX. mendeko guden oroitzapena eta europar agintekeri berriaren konbinazioaz ziharduen. Bera izango da soldaduak lortzeko antolatekarekiko arduraduna eta baita Nafarroako zuzendaritza politikoa ere (beti izan zuen bere lurraldetik irten zuten tertzioekiko kontrola, bere Estatu Nagusia iraunarazi egin zuen eta Fal Condek ezer egin orduko ere akademia militar bat eratzeko urratsak eman zituen) bereganatuko duena.

Bere esku izan zen ekonomia-antolaketa eta ogasunaren zuzendaritza, Aldundiarekin batera; horretarako Credito Navarro, la Vasconia eta Nafarroako eta Iruñeko Kutxen laguntza izan zuen. Bera izan zen arduraduna, bere zereginak Estatuaren, alderdi naziak, NSDAP-k, egindakoaren era berean, Estatu alemaniarrarekin nahasten zen, udalerrien berrantolaketaren era aldez aurretiko administrazioarekiko erregularrak ziren erakundeei gainjarriz, kargu publikoak edo Errepublikaren aldeko ziren funtzionarioek garbituz, eta bere erakundean Iruñeko Orfeoitik hasi eta Merkataritza Ganbarara arte sartzen jardunaz. Bere polizia zuen, gero Estatukoarekin nahastuko zena, eta baita informazio-zerbitzua ere. Nafarroan izaera autoritariodun estatu txiki bat antolatu zen; edozelan ere Salamancari leiala zitzaiona. Franco-k, keinu kastrense eta totalitarioz talde eta alderdi guztiek FET de las JONS-en bateratzea erabaki zuenean (1937ko apirilaren 19an), Rodeznoko Kondearen eta Martinez Morentin-en (1937ko apirilaren 12a) laguntza izanez Martinez Berasainekin negoziatu zuen, eta ez Fal Conderekin. Hau da, nafar karlismoarekin negoziatu zuen. Aurretiaz, apirilaren 4an, Fal eta On Javierren karlismoaren bide-aldaketa eskatzeko nafar ospetsuen batzarra bildu zen.

Sintonia haren ordez, batzorde nafarrak euskal lurraldeetan politika-mugimenduak kontrolatu zituen. Gipuzkoar eta bizkaitar Guda-Batzordeek behin kontsulta egin ondoren eratu ziren, nahiz eta Jose Maria Oriol-en nortasunak bigarrenean deskonfiantzaren bat sortzen zuen. Lurralde haietan eratutako errekete-unitate berriak zuzenean kontrolatzen zituen, bere agintariak izendatuz. Egoitza Gasteiz-en ere zuen Radio Requeté izeneko bere irratia izan zuen. Bilboko El Liberal egunkaria Pensamiento Navarron erabili ahal izateko konfiskatu egin zuen, laguntza ekonomikoak lortu zituen El Pueblo Vasco eta baita Donostiako. Diario Vasco-rentzako ere. Eta Paris-en bere ordezkariak izendatzera iritsi zen. Arabak nafarren itzalpean, Gipuzkoa eta Bizkaia politikoki kontrolpean izatera iritsiz, matxinatuek kontrolatutako beste lurralde batek bezala zuhurki jardun zuen. 1937tik 1938ra artean Eladio Esparza kazetari nafarrak eta Jose Mª Elizagárate tokiko politikariak arteztutako forutasun totalitarista, mugikortasun sendoko alderdi bakarra, nazio-katolikotasun liturgiaren sendogarri, gizarte zibileko organo guztietan zuzeneko parte hartzea, Estatu-alderdia nahasketa, katoliko-foralarekiko ideologia ofiziala, herritarren ibilia martxa edota Angelusaz etendako kale-megafonia, etab., moduko baten muturreko esperientzia bakarraren ahalegina egin arte.

Forutasunetik eta auto sakramental barrokoetatik igarotako faxismo batez hitz egin ahalko litzateke. Eladio Esparza -Diario de Navarrako zuzendariordea izan zena, eta Iruñeko lehen orduko ospakizunik ikusgarri batzuen sustatzailea- Gobernadore Zibila izendatua izan zen. Berehala F.E.T.-ko Ordezkaria Jose Maria Elizagarate izendatu zuen, eta handik gutxira, Ahaldun Nagusia. Formula hark, muturrekoa izatearren, ekonomia ganbarekin, profesio elkarteekin, eta tokiko hainbat interesekin ere talka egin zuen, baita mugikortasun gogorra eta gezurrezkoa eta baita errepresio ikaragarria pairatzen zuten herritarren interesekin ere. 1938ko udaran Ministroen Kontseilutik moztua izan zen eta larderiazko apolitikotasun xededun eta paternalismodun, mugikortasunik gabeko atxikipen hauskaitzduna, erlijioa eta ohitura onak tradizio balorez eratutako formula batengatik ordezkatua izan zen. Aurrerantzean behin betiko frankismoa izango zena.

Guda "ateotasunaren gaitza ekiditzeko" egiten zen. Atzealdea, zentzu horretan, frontearen -nahi baldin bada, gogorragoa- luzapen bat zen. Espetxeratu egiten zen eta "bestea" -sozialista, errepublikarra, komunista, anarkista edo abertzalea- Errepublikaren aurka armetan altxatzera eraman zituen egitarau politikoaren beraren alderdi bezala, desagerrarazi egiten zen. Horrela gertatu zen ikaragarrizko hilketa, espetxeratzea, deportazioa, funtzionario eta langileenganako garbiketa, eta egiaztatutako edozein disidentziarekiko errepresio nagusia edo, kasu askotan, goganbehartutakoa, Nafarroan bakarrik gai politikoengatik ea 3.000 hildako, oro har prozesurik gabe, guda aldiko urteetan. Guztia "gaitzaren behin betiko erauzketa" zela eta. Ekimen hura "beste Espainia" sistematikotasunez zigortzearen helburua besterik ez zuten Erantzukizun Politikoetarako Epaitegiekin Francoren erregimenaren zati bezala instituzionalizatuta geldituko zen.

Guztia "Covadonga berri" hartatik berreskuratutako Espainia katoliko batengatik. Eliza euren alde izatea ezinbestekoa zen. Eta horrela izan zen. Prelatu biak, Mateo Múgica gipuzkoarra eta Marcelino Olaechea nafarrak, katoliko-abertzaleen (E.A.J.) "desertzioa" salatuz, nazional-katolikotasunaren bide berean pastoral bat idatzi zuten. Hala ere, ez ziren abade abertzaleen garbiketa orduan oso malguak izan. Berezitasunez, monseñor Múgica, jada Jose Luis Oriol-ekin aurrez-aurre egon baizen. Misio-zereginak zirela eta, Vatikano-ra bidaia bat antolatu zitzaion eta extraterratuta gelditu zen. Mugikak alde egin zuen unetik aurrera eta bikario nagusi bezala Perez Ormazabalen izendapena egin zenetik aurrera, Elizbarrutiko eliza-egituraren erabateko berrantolaketari ekin zitzaion, bereziki gotzaindegian eta Seminarioan, 45 abade atxilotuta zeuden Nanclares-ko espetxean, beste hainbat atzerriratu egoteaz gain, etab.

Guda baten garaipen militarrak, edonolako disidentzia keinuren aurkako polizia aparatu sendoak eta gizarte-onarpen garrantzitsua zeukan lurralde baten matxinadaren alde agertu ziren errotik errepublikaren aurkakoak ziren herriko sektore, negozio- eta industria-burgesia gorena eta erdiko gizarte-mailak lehendabiziko urte haietan frankismoaren garaipena erantzunezina izan zen. Hau, Espainiako lurraldean oposiziorik egituratuena izan zen arren, gizarte-laguntzaz, eta aldi berean, sendoagoak.

Bere sustraitzea izaera totalitariodun Estatu baten eta italiarren ekonomia autarkikoaren eredua jarraituz Primo de Riverak zabaldutako tradizioaren araberako erabat interbentzionista eta nazionalista izaerako ekonomia politika baten egitaratzean oinarritu zen. Estatuaren antolaketari buruzko bere asmoei dagokienez ideologia ofizial berriaren euskarri eta oinarri zen izaera tradiziozaledun espainiar nazionalismoak burututa zetorren. Borbonen arroztzaile-tik baino Austriarren Espainiatik hurbilago zegoen Espainiaren ideia tradizional batetik, foraltasunaren kontzeptuari tokia eman zitzaion. Horrek, Nafarroa eta Arabako lurraldeei ekonomia eta administrazio ahalmen esanguratsua eman zieten. Gipuzkoa eta Bizkaia, ostera, ikusi dugun bezala zigortuak izan ziren.

Baskonia izan zen, muturreko taldeek, nafar karlisten Batzordearen interesek, Neguriko gizonen eraginak eta gizon berri sendo ziren militarren arteko tentsioaren eraginez, Estatu Berria antolatzen hasi zen lehendabiziko tokietako bat.

Bizkaiko Labe Garaiek 1937an zuten mineral-burdin kontsumoa, Eusko Jaurlaritzaren guda ahalegin bete-betean, 195 mila tonara arte jaitsi bazen, 1933ko krisia urtean izandako 329mila tonen aldera, 1938an ekoizpena 461 milara igo zen, Bilbo jada matxinatuen menpe zegoelarik. Beraz, ehuneko 136ko gorakada; harrigarria. Zementu kontsumoa urtealdi berean 37 tonatik 109 tonara igaro zen; ehuneko 195eko gorakada. Finantza esparruari dagokionez, Madrilgo Burtsan 1933tik 1944ra bitartean errenta aldakorraren kontratazioa bosten batera jaisten bazen eta erdia Barcelonan, Bilbon seigatik biderkatzen zen eta errenta finkoa hogeita hamarrengatik. Bilbotar bankaren onurak 1935ean 24 milioi pezetatik ea 143 miliotara jaso ziren 1948an. Matxinatuen Bilbo, diruaren hiriburua izan zen.

Euskal Herrian finantza ekimen eta ustiapena berreskuratzea ikaragarria izan zen, bereziki Bilbon, baina baita Gipuzkoako metalgintzan ere. Bestalde enpresa handien eta banketxeen onura-tasa ere, bereziki Bilbao eta Vizcaya. Horretara, Chabarri, Gandarias, Urquijo, Ybarra, Ampuero, eta beste hainbat antzeko bizkaitar familia handiek erregimen berriarekin beraien egoera berretsita ikusi zutenez, erregimenari biziki uztartu zitzaizkion -katalanek bezalako enpresa-talde batzuek baino neurri handiago baten-. Gerraosteko ekonomia hedapen arin hura errotiko nazionalismo ekonomikoarekiko politikan oinarrituta egon zen. Erregimeneko goi agintariek nazio kudeaketa ekonomikoaren eredugarri bezala bultzatutako autarkiaren aldia izan zen. Italian indarrean zegoen eredua zen, eta bertatik hartu ziren oinarriak, erakundeak eta baita legegintza eta araudia ere.

Oro har euskal industriak eta, berezitasunez, bilbotar finantza eta industriagintza ekonomia-egoera hura ustiatzeko egoera ezin hobean izan ziren. Euskal abertzaletasunaren erabakiz 1936ko irailean eta 1937an matxinatuen eskuetan eroriz zihoan iparraldeko industria estrategikoak ea bere kapital organikoa ukitu gabe mantendu zuen, horretara etsaiaren agindupean erori zitezkeen industria estrategikoen ustiaketa ahalmena gauzaeztantzeko errepublikar gobernuaren agindua hautsiz. Labe garaiak 1937an bertan lanaldi betean jarri ahal izan ziren. Ontzitegiak, industria kimikoa eta lehergailuena ere, burdingintzakoak eta trenbide-materialenak eta ontzi-enpresak eraikuntzari aurre egin ahal izateko (lehenbiziko unetik Mugikortasunaren eta Eransketaren Batzorde Militarren pean) gertu izan ziren. Beste hainbeste gertatu zen euskal finantza sare sendoarekin: Banco de Bilbao-k, Banco de Vizcaya-k, etab. eta bere Aurrezki Kutxek laster eskuratu zituzten errepublikar jaurlaritzak konfiskatu zizkioten esku-diruak. Bere aldetik, Arabako Kutxetako batzuk eta Credito Navarro ere lan horretan lankide izaten bazetozen.

Lan arloari buruz, hasieran urritasuna zegoen arren, lan-erritmo zorrotza ezarri zitzaion eta etengabeko ordutegien gehikuntza zorrotzak ezarri zitzaizkien, horrek guztiak ezinbestean soldatetan eraginik ekarri beharrik ez izanez. Ez zegoen, jakina, erantzuteko gaitasunik ere. Lehengaien horniketan estuguneren batzuk izan ziren eta argi indarraren horniketan murrizketak izanak industria korapilatsu haren hazkundearen aukerak gutxitu egin zituen. Bizkaiko Labe Garaien (Saguntoko Siderúrgica Mediterranea-ren kontrolaz jabetu zen, Valencia-n, 1940), Firestone-ren, Babcock-Wilcox, Sefanitro (ongarrien ustiaketa kontrolatuz), Iberduero-ren (1944an Hidroelectrica beste enpresa batzuekin bat egitean sortua eta, Espainiako argi-indarraren ustiaketaren zati handi bat bere kontrolpean izanik), eta Banco de Bilbao eta Vizcayaren unerik garrantzitsuena zeneko aroa izan zen.

Baina, ustiaketak ahuldu zeneko garaia ere izan zen, besteak beste patronalaren txostenetan azaltzen zen bezala "depauperación física del obrero por alimentación deficiente" zioarengatik. Gose eta inflazio garaia zen; 1936tik 1946ra bitartean isilpeko prezioen indizea hamarregatik eta ogia hogeigatik biderkatuz, soldatek %19 bakarrik gora egiten zuten bitartean. Horrekin, erosteko ahalmena hamarrenera murrizten zen. Ogia, ikatza, haragia edo arraina bezalako behar-beharrezko ekoizpenik ezagatik gose eta arrazionamendu garaia zen. "Jaki bakarreko" egunak , "erre" gabeko egunak. Guztiak guda-ekonomia eta arrakasta erlatibozko baten testuinguruan.

Gudak, Herriaren baitako gizarte-sarean ondorio suntsitzaileak izan zituen. Biztanleriaren tokialdaketa masiboak erakarri zituen (hamasei mila gipuzkoar inguru Bizkairatu ziren 1936 eta 1937 bitartean eta beste hainbeste milaka atzerriratu Frantzian urte-aldi berean). Atzerriari, atxilotuak, egoera zailetan beraien etxeetara apurka-apurka joan izanak, exekuzio sumarioak eta gudako bajak gehitu behar litzaizkio. Gudatik zetorren zuzkidura-eragozpenak gudaz geroztik potentzia aliatuek jasanarazitako blokeoari aurre egitea are gehiago zaildu zuen.

Estatu totalitario espainiarra lau zutoinen gainean antolatzen zen:

  1. Naziek izendatu zuten Gleichschaltung, gizarte berdintasunerako organoek, Estatuaren elkarte-engranajean pertsona oro integratzen zuena
  2. Estatu-erakundeen antolaketa korporatibo bat
  3. Estatuaren ideologia -Nazio-mito bezala- eratuz, nazioa, beronen helburu eta zeregin propioarekin identifikatu zezan, eta, laburpen gisa, nazioaren aurkako elementutzat izendatutako edozein disidente gizarte bizitzatik kanporatu.
  4. Gauzen ulermen hura biztanleriaren aurrean handikeriaz ikustarazi zezan mundu sinboliko eta gurketazko bat garatu. Bere exekuziorako, herriz herri, parrokiaz parrokia, alderdi bakar bat eta historian helburu bakar bateko nazio-komunitatea sortzearen ideia, Falange Española Tradicionalista y de las JONS; 1942an, besta egitate batzuen artean zauritutako eta lehergailudun Begoñako gertakari larri batek sortarazitako elkarrekiko desadostasuna izan arren.

Hori guztia 1937tik aurrera gorpuzten joan zen Baskonian. 1938an jada -eta 1939ko legez- aisialdirako elkarte guztiak (Vitoriana de Espectáculos S.A., el Orfeón Pamplonés eta antzekoak Baskonian zehar) geroago "Obra Sindical de Asociación y Descanso" izenekoan txertatzera iritsiko ziren (italiar Dopolavoro-ren antzera). Bertatik, guda amaituta, langileen kirol ekintza guztiak (futbol, gimnasia,etab), eta aisialdirakoak (txangoak, udaroko oporraldiak, etab.) antolatzen joango dira, "gizaki ekoizlearen" ekintza guztiak gobernutik sustatutako erakundeetan integratzeko asmoz. Jarduera hura -eta baita ondorengoak ere- Lanaren Foruak iradokitu eta araututakoa izan zen, Carta del Lavoro-ren espainiar bertsioa, 1938ko martxoan onartua, Baskonia eta Espainian aztarna sendodun gizarte-katolikotasunaren elementudun materialismo marxista eta kapitalismo liberal bezala izendatutakoen arteko erdibide bat aurkeztea helburu zuen nazio-sindikalista izaerako konstituzioaren proposamena izan zen.

Hasiera baten biztanleriaren artegiratze jendetsuaren egitasmoa hura gauzatzearen ahalegina Ministerio de Organización y Acción Sindical izenekotik egin zen. Baina lurralde bakoitzean, behin CESO, ONC eta falangisten CONS.-aren hondarrak irentsi zirenetik aurrera, behingoan antolatu ziren "zerbitzu sindikalak". Hori guztia apirilean dekretu bitartez "Central Nacional Sindicalista" (C.N.S.) bezala sortutako erakunde sindikal handi baten integratu eta FET-eko Lurralde Ordezkariaren ikuskapen zuhurraren pean izanik. Bertan integratu ziren baita patronalen erakundeak, Ekoizleen Bizkaitar eta Gipuzkoar ligek zailtasunez bizirik irten bazuten ere, Merkatal eta Nekazal Ganbarek, Elkarte Profesionalek, eta beste ekonomia- eta aisialdi- erakundeek ere.

Lan munduaren eguneroko bizitzaren arlo guztietan ekimen pribatua ordezkatuz biztanleria enkoadratzera zetorren antzerako zeregin bat betetzera etorri zen emakumeen artean "Sección Femenina", Etxerako Eskola deitu izan zutena sortuz eta baita abesbatza eta dantza etab. atalak ere; eta gazteenak ziren belaunaldien artean Frente de Juventudes, Gazte Etxeak herri eta hirietan eta, batez ere, udararako akanpalekuak. Estatuaren kontrolpetik at ezin inolako gizarte-ekintzarik, ez eta pribaturik ere, garatu zitekeen. Nazio komunitateko kideen sozializazio guztia Estatuak bere eskura zuen erakunde-sarearen bitartez ikuskatu beharrekoa zen.

Espainia katolikoaren ideia hori indartzera Euskal Herriko zaindari eta Ama Birjinarik herrikoienen koroatze jendetsu batzuk (1937ko abuztuaren 15ean aita sainduaren nuntzio zen Antoniutti monsinoreak burututako Begoñako Amari egindako irain-ordearen jardunetik hasita) etorri ziren. 1941eko irailean Arabako zaindaria Estibalizko Ama izendatzen da. 1943an Estatuaren ordezkotzarik gorena (Franco Jenerala) Arantzazuko Ama ohoratzera joan zen bere egunean. Eta 1952ko irailean Aldundi nafarrak ospe handiz Uxueko Amaren koroatzearen ospakizun jendetsua antolatzen zuen. Baieztapen patriotiko gisa ekitaldi handi bezala antolatutako Korpuseko Prozesioak, Jesusen Bihotzarenak, edota Aste Santukoak; 1941eko jabierada (Javierrerako nafar gazteen erromesaldia, Nafarroako San Francisco zaindariaren sorterria), 1936ko gudako gurutzadaren luzapen bezala sortua, kale gorrian kanpaina mezak, Gurutze-bide jendetsuak (1940an Bilbon ospatu izan zenaren antzekoak), Jesusen Bihotzaren irudien berrezarpena, Eukaristia Kongresuak, Misio publiko eta masiboak (misio barrokoak gogorarazten zituztela), guzti horrek garaiko jendeari etengabeko gogo bizi patriotiko eta erlijioso moduko baten bizi eragiten zion.

Dahrendorfek esaten duenetariko bat gogora ekarriz "herritarraren" bizitzako ekintza bakoitza eta minutu bakoitza Estatuaren araudi eta kontrolaren menpe aurkitzen ziren sistema bat zen. Izpiritu katolikoagatik biztutako nazioaren irudikapen bezala bere burua ikusten zuen Estatua zen. Horrela antolatu izandako egitura horren gainean botere sistema bat eraikitzen zen. Finantzen eta industria eremuari buruzko Euskal Herrian hiri handiei zegozkien alkatetzak eta lurralde mailako erantzukizundun karguak ere bete zituena izan zen. Careaga, Ybarra, Lequerica, Oriol, Areilza, Rodezno, etab.-ek Estatuaren egituretan mailarik gorenak lortu zituzten.

Hau erregimenari atxikitako jendearengan gertatzen zen, atxikipenez edota akomodazioz. Beste gauza bat da gobernuaren era autoritarioari aurka egiten zietenekin -edo iritzi desberdineko izateagatik- zer gertatzen zen. Integraziorako ahaleginen bat egon arren, kristau barkamena baino haratago joango ez zena, kasuotarako tratamendua jazarpena eta beraien jarduerekiko eta baita beraien oldozmenagatiko zigorra ere. Hura guda egoera jarraitukoa izan zen: irabazleak zeuden, onurarako eskubidea, esparru guztietan, bereganatu zutenek izanik, eta menperatuek, beraientzako apurrak ere opari izanez. Hori zen bizitzaren ekintza bakoitza burutzen zuen eta legegintza bera iradokitzen zuen gauzen egoera. Askatasunik eza erabatekoa zen: ez prentsa askatasunik zegoen, ez askatasun sindikalik, ez elkartzeagatikorik eta ezta adierazpenarekikorik ere. Giza eskubideak sistematikoki hautsi egiten ziren. Eta aldamenean gelditzen da muga gaindituz frantsez internamendu-zelaietan nekez bizi eta atzerrian iraun beharra izan zutenen historia.

JUT