Aktoreak

Angulo Leon, Alex

Erandion 1953ko martxoaren 12an jaiotako aktore bizkaitarra. Irakasle-ikasketak ikasi eta maisu bezala jardun zuen. Trafiko istripu batean hil zen 2014ko uztailaren 20an.

Antzerkiarengatiko bere grinak antzerki aske bilbotarraren munduan, adibidez, Comicos de la Legua eta Karraka, taldeetan, Ramon Baraearekin batera parte izanez txandakatzera eraman zuen. Zinemagintzaren arloan 80ko hamarkadako euskal zinearen jaiotza aprobetxatuz sartzen da.

Bere hasierako bataioa, garai hartako beste hainbat euskal aktorek bezala, Imanol Uriberen La fuga de Segovia (1981) filmarekin dator. Une horretatik aurrera, euskal zinearen proposamen askotan bigarren mailako aktore gisa jarduten du, bai erregistro dramatikoetan bai berezkoa duen vis komikoa zabalduz ere. Azken horri dagokionez, Enrique Urbizuren Tu novia está loca (1987) filmean Alexek egindako Yuste abokatu barregarriaren pertsonaia aktore horrek dituen aukera komiko ikaragarriak ikusteko adibide izan daiteke.

90etik aurrera euskal zinemagile berriekin izango dituen bere kolaborazioak bere zine-ibilbideari bultzada berri bat emango die. Alex de la Iglesiaren En Mirindas asesinas (1990), Enrique Urbizuren, Todo por la pasta (1990), Alex de la Iglesiaren Acción mutante (1992), eta batez ere Alex de la Iglesiaren El día de la bestia (1995) -interpretazio horrek 1996an Ondas Saria ekarri zion - Angulok, bere gorputz berezian oinarrituz, adarjotzea, interpretazio-malgutasuna eta umore beltzez jantzitako iruzur garratz beteko direnetan talentu dramatiko ikaragarriaren ekarpena egiten du. Talentu erakusketa horiek, gainera, zine espainiarreko zuzendari ospetsuekin lan egiteko ateak zabaldu zizkien. Horrela, Iciar Bollainen Hola, ¿estás sola? (1995) -"El Mundo" Euskal Zineari sarien V. edizioan Aktorerik Hoberenari Saria-, Esteban Ibarretxeren Sólo se muere dos veces (1996), Pedro Almodovarren Carne trémula (1997) -" Euskal Zineari sarien VI. edizioan Banaketako Interpretaziorik Hoberenari Saria-, Alex de la Iglesiaren, Muertos de risa (1999) -" Euskal Zineari sarien VIII. edizioan Aktorerik Hoberenari Saria-.1998tik aurrera Periodistas telebista seriean Blas Castellote pertsonaiarena egiteak espainiar ikusleen artean entzute handia ematen dio. Serie horretan bere parte-hartze horri esker 1999an Euskal Aktoreen Elkartearen Telebistako Aktorerik Hoberenari saria lortzen du. 2000. Urtetik aurrera, bere lankidetzak telebistarako serieen artean Aquí no hay quien viva, Tirando a dar, Hermanos & detectives) eta Jose Ramon Barearen El coche de pedales (2004), Koldo Serraren Bosque de sombras (2006) edo Guillermo del Tororen El laberinto del fauno (2006) bezalako kalitate handiko filmetan egindako interpretazio bikaindunekin txandakatu egin izan ditu.

Barea euskal antzerki independentean hasitako lagun zaharra zuen eta beste behin, Adiós, Toby, adiós (1994) y Muerto de amor (1996) laburmetraietan aurretik egin zuen bezalaxe, Anguloren indar tragikomikoa bideratu zuen. Horri esker euskal aktore honek Don Pablo pertsonaia hunkigarria eratu zuen El coche de pedales pelikulan. Bitartean, El laberinto del faunok izugarrizko arrakasta izan zuen nazioarte mailan, 2006an hiru Oscar sari erdietsi baitzituen. Horrela aktore honen indar dramatikoa mundu osoan barrean ezagutzeko aukera izan zuten.

Bere ibilbidean zinema eta telebistan beste hainbeste lan arrakastatsuak aurki ditzakegu. Telebistan Hermanos & detectives saioan Serrano komisariordea bezalako lanei esker ospea erdietsi du. Bestalde, bigarren mailako pertsonaiak ere izan ditu beste hainbat saioetan, besteak beste, Cuéntame cómo pasó (2008) eta Amar en tiempos revueltos (2009). Zinema munduan Fernando Gonzalez Molina-ren Fuga de cerebros (2009) filman parte hartu zuen, 2009ko Espainiako zinemagintza izan zuen pelikula arrakastatsuena. 2010ean Oscar Aibar-ren El gran Vázquez pelikulan parte hartu zuen, hots, Manuel Vazquez komikilari handiari buruzko filma.



Ivan Kortazar-en Desastre(s) (2011), Luis Trapiello-ren La mujer del hatillo gris (2011), Mikel Rueda-ren Agua! (2012) edo Igor García-ren Superdown (S) (2013) bezalako laburmetraietan parte hartzeaz gain beste zenbait filmeetan ere lan egin du. Esteban Ibarretxe eta José M. Ibarretxeren Un mundo casi perfecto (2011), Michael Aguiloren Área de descanso (2011), Paula Ortiz-en De tu ventana a la mía (2011), José Luis García Sánchez-en Los muertos no se tocan, nene (2011) eta Oskar Santos-en Zipi y Zape y el club de la canica (2013), hala nola. Era berean, aipatzekoak dira telebistan azken urteotan eginiko lanak: La princesa de Éboli eta Tierra de lobos 2010ean, 14 de abril. La República eta El precio de la libertad 2011ean, Toledo, cruce de destinos y La conspiración 2012an edo ta Gran Reserva. El origen 2013an.