Musikologoak

Inza Arbeo, Casto

Jorge de Riezu

1894ko uztailak 1ean Errezun (Deierri, Nafarroa) jaiotako musikologo nafarra. 1992ko martxoaren 27an hil zen.

Kaputxinoen ordenan sartzen da eta Madrileko Unibertsitatean Zientzia Zehatzetan lizentziatu zen. Ondoren irakaskuntzari ekin zion, 1923tik 1936ra Lekarozeko eskolan matematikak erakutsiz, baina bitartean Schuster eta Holzammer-en Historia bíblica eta O. Englebert-en Vida de San Francisco de Asís itzultzen ditu.

1936an Argentinara joan zen eta 16 urtez bizi izan zen, bertako Euskal Etxean (1936-1949) eskolak emanaz eta Buenos Aires eta Ponpeiako parrokiaz arduratuz.

Euskal ideietan eta kulturan arduratua, auzoko batek salatu eta lekualdatu beharra izan zuen (Punto y Hora, 101 zenb., 27 or.). Lan ezberdinen egilea da : A Dios por la caridad, en memoria de la madre Teodomira Inza, Buenos Aires. 1944 (110 or.); Flor de canciones populares vascas, Buenos Aires, 1948. (356 or.); "La balada alemana de Mina en el puente del Bidasoa", Lecároz, 1953. (4 or.); Vida, obra y semblanza espiritual del Padre José Antonio de Donostia, capuchino. Iruñea, 1956. (71 or.); "El príncipe Luis Luciano Bonaparte". Príncipe de Viana aldizkaria, 1958. (149-164 orr.); Nafarroa-ko Euskalkantu zaharrak. Lekaroz, 1973; Lan hauetatik aipatu behar dira, Flor de canciones populares vascas eta, Vida, obra y semblanza espiritual del Padre José Antonio de Donostia, capuchino, eta Aita Donostiari eskeinitakoa.

Lehenengoan, Riezuk herri abesti zahar (F. Michelen Tradition du Pays Basque bezelakoa), agorturiko aldizkari eta separaten edizioak hartu ditu iturritzat. Abesti gehienak nafar edo zuberotarrak dira baina beste gutxi batzuk aldiz, lapurtar, gipuzkoar eta bizkaitarrak dira. Amerikatik itzuli zenean Lekarozera (Nafarroa) joan zen bizitzera eta han irakaskuntzan, izaera mistiko eta kristau filosofiako liburu alemaniarren itzulpenetan eta Aita Donostiaren lanak argitaratzen aritu zen. 1985ean Eusko Ikaskuntzak omenaldi bat egin zion.

AAA



  • ONDARRA, Lorenzo. "Riezu, Jorge de". Non: CASARES, E. (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericano. [Madril]: Egile eta Autoreen Elkartea, 1999. 9. t., 188. or.

KSE