Sendagileak

Grancher, Jacques Joseph

Frantziar pediatra ospetsua. Limoges-en 1843. urtean jaioa eta Kanbon 1907.urtean hilda.

Pariseko Medikuntza Fakultateako Irakaslea eta frantziar Mediku Akademiako kidea, Pasteur handiaren lankidea, Kanbora (Lapurdi) bizi izaten etorri zen, bertako alkate izatera iritsiz 1896tik 1906ra bitartean, hurrengo urtean hiribildu horretan zenduz. Bere agintaldia, izan zirenetatik onuragarrienetariko bat bezala gogoratzen da, Kanboko herri-lan eta zerbitzuen funtsezko instalazioen sustatzaile nagusia izanik. Edmond Rostandekin zuen adiskidetasunak berau bertora etorri eta Euskal Herria ezagutu zezala eragingo du; adiskidetasun horren emaitza Cyrano eta Rostanden beste "euskal" lan batzuk izan ziren.