Pintoreak

Gortazar, Alfonso

Pintorea. Bilbon jaioa 1955ean.

Sona handiko pintorea da, euskal sorkuntzaren alorrean pintura figuratiboaren erreferentzia sendoenetakoa dela esan ohi da.

Bilbon bizi eta lan egiten du. Bertan lantegiko lana eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederren Fakultatean pintura irakaskuntza uztartzen ditu. Halaber, Bilboko Arte Ederretako Museoko Aholkularitza Batzorde artistikoko kide da.

Gortazar EHUn lizentziatutako artisten lehenengo promozioetako batetik irten zen, eta 70eko hamarkadaren amaieran eta 80ko hamarkadaren hasieran azken hamarkada hauetan Espainiako Artean eman den aldaketa bultzatu zuen belaunaldiko kide da.

Kolorea eta konposizioa ditu oinarri bere pintura figuratiboak eta bertan Amerikako poparen erreferentziak (Rauschenberg eta Rivers), Matisseren inpresionismoa edo euskal abangoardien presentzia (bereziki Arteta edo Zubiaurre anaiak) nabari daitezke.

90eko hamarkadan sormenari dagokionez krisi bat igaro ondotik, bost urtez erakusketarik egin gabe egotera behartu zuena, bere obraren gaia aldatu egin zen. Alde batetik, giza irudia desagertu egiten da konposizioetan eta zuria nagusi duen mihisea nabarmentzen da.

Hurrengo banakako erakusketak antolatu ditu:

  1. 1980
    1. Egam Galeria. Madril.
  2. 1981
    1. Aritza Galeria. Bilbo.
    2. Arteder'81. Arte Garaikideko Feria. Banakako Stand-a. Feria de muestras. Bilbao.
  3. 1983
    1. Arteder'83. Arte Garaikideko Feria. Banakako Stand-a. Feria de muestras. Bilbao.
  4. 1984
    1. Bizkaiko Aurrezki Kutxako erakusketa gela. Bilbo.
    2. Aritza Galeria. Bilbao.
  5. 1985
    1. Windsor Kulturgintza Galeria. Bilbo.
    2. 16 Galeria. Donostia.
  6. 1986
    1. Arco'86. Windsor Kulturgintza Galerian Stand-a. Madrid.
  7. 1987
    1. Sebastián Petit Galeria. Lérida.
    2. Continental. Galeria Logroño.
  8. 1989
    1. Windsor Kulturgintza Galeria. Bilbo.
  9. 1990
    1. Egam Galeria. Madril.
  10. 1991
    1. Siboney Galeria. Santander.
  11. 1998
    1. Windsor Kulturgintza Galeria. Bilbao.
  12. 1999
    1. Ray Gun Galeria, Valencia, España.
  13. 2002
    1. Portalea Aretoa, Eibar.
  14. 2003
    1. Henao Galeria, Bilbao.
  15. 2007
    1. Alfonso Gortázar. In albis ARTIUM Vitoria.

Talde erakusketetan ere parte hartu du, hurrengo hauek nabarmendu ahal direlarik:

  1. 1990
    1. Batera. Bilboko Aurrezki Kutxado Kultura Aretoa.
    2. Glasgow 1990. Margolari euskaldunen erakusketa. Glasgow Art Center.
  2. 1991
    1. Desde Bilbao 1981. Eladio Fernández Galeria. Madrid.
    2. 20 Urteurrena. Windsor Kulturgintza Galeria. Bilbo.
    3. Pintores vascos ante el gran formato 1886/1991. Rekalde Aretoa. Bilbo.
  3. 1992
    1. Arco. Windsor Kulturgintza Galeriako Stand-a. Madril.
    2. Erakusketa omenaldia. Emakumearen Lanbide-Heziketa Zentroa. Vanguardia Galeria. Bilbo.
    3. Manuel Gorriarán y sus amigos. Tavira Galeria. Bilbo.
  4. 1994
    1. Montar el Belén. Windsor Kulturgintza Galeria. Bilbo.
  5. 1995
    1. Arte Garaikideko Foru Atlantikoa. Windsor Kulturgintza Galeriako Stand-a. Santiago de Compostela.
    2. Figuraciones tuyas. Trayecto Galeria. Vitoria-Gasteiz.
    3. A la pintura. Pintores españoles de los años 80 y 90 en la colección Argentaria. Palau de la Virreina. Barcelona.
  6. 1996
    1. Martínez Gerrikabeitia Bienala. Valencia.
    2. Hombre Fundazioaren X. Urteurreneko oroitzapenezko erakukusketa. BBK-ko Kultura Aretoa. Bilbo.
  7. 1997
    1. Windsor Kulturgintza Galeriaren 25. Urteurrena. Bizkaiko Foru Artxiboko Erakusketa Aretoa. Bilbo.
  8. 1998
    1. Bosteko. Itinerante.
  9. 2010
    1. Bedscapes, wake up!. Bilbao.

Bere obra instituzio pribatu ugarik baitaratu dute, esate baterako, La Caixa Fundazioak edo Argentariak, eta Bilbo eta Gasteizko Arte Ederretako museoetan dago ikusgai.

  • Alfonso Gortazar. Bilbo : Colón XVI Galeria, 2003.
  • ARTIUM: bilduma: katalogoa: Arabako Foru Aldundia = la colección: catálogo. Diputación Foral de Álava. Vitoria-Gasteiz : Diputación Foral de Álava, 2004.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao. Guía de artistas Vascos. Bilbao : Bilboko Arte Ederretako Museoa, 2008.
  • Pintura Española: La generación de los 80: una selección de obras del Museo de Bellas Artes. Vitoria : Arabako Foru Aldundia, 1988.