Enpresariak

Goitia y Ostolaza, Francisco

Industrialari gipuzkoarra. Ordizia, 1851 - Ordizia, 1914.

Beasaingo CAF bagoi-enpresa, 1884tik 1936rako epealdian sektorean estatu-mailako aurrendaria izan zen -eta da-. Gainera, industria-ospe handia izan zuen; garai horretan ez zuen alferrik estatuko bagoien ekoizpenaren %52a, kotxeen %29a eta furgoien %9a egin. Ospe horrek, egun ere, bere ibilbidea nola hasi zuen ezezagun dutenentzako -agian gehiengoa- ere, berdin jarraitzen du.

Domingo Goitiaren (Gipuzkoako lehen labe garaia, 1861ean ezarri zuen San Martineko Burdindegiko sortzaileetariko bat izan zen) semea zen Francisco familiako burdinagile tradizioari jarraipena eman eta, agian, handitzeko jaioa zela zirudien; aldiz, ekonomiari ekin zion, bere bizitzan zehar kuttuneko zuen Ingalaterran ikasketak eginez. Bere "britainiar" gaztarotik William E. Gladstone ( 1809-1898) politikari ospetsuarekin izandako harremana mantendu zuen, gerora elkarri gutunak idatziz.

Bere aitak iradoki zion lehendabiziko aukera Beasainen familia-negozioaren erantzukizuna beregain hartzea izan zen.. Enpresak lehengaiak eta energia hidroelektrikoa zituen arren, zenbait oztopo izan zuen; alde batetik, lantegiak karlistaldiaren (1873-1876) ondorioz kalte material nabarmenak pairatu zituen, ekoizpena gelditu beharrean izanez. Horrez gain, siderurgia bizkaitarra jada 1885ean bere lehendabiziko altzairuak ekoiztu zituen cock labe garaia eta Bessemer bihurgailua -alegia, egur-ikatz labeak baino teknologia aurreratuagoa- erabiliz zetorren. Goitia berehala jabetu zen haiekin lehiatu ahal izateko modernizazio teknologikoak berebiziko garrantzia zeukanaz: atzerrira so egin zuen, bereziki Ingalaterrara eta bertara zuzendu zen latorriaren ekoizpena zelan egiten zen ikasteko.

Laurogeiko hamarkadaren hasieran Goitiak siderometalurgia-esparruan ziren aurrerapen teknikoak in situ ezagutu zituen, gerora Beasainen egokitzeko asmoz. Uharteetan makineria eta Siemens enpresari ekoizpen patente esklusibo bat ( bost urteetarako) erosi zizkion, baina Goierrin haien ogibidea irakats zezaten galeseko teknikariak ere kontratatzerik izan zuen. Ahalegin horien emaitza, 1882an, Estatuan lehen latorri-enpresa sortu eta inauguratu izana izan ziren: "Goitia y Compañía" sozietatea.

1886an, Goitiak lantegia Sestaora eraman zuen (1890), Bizkaiko Labe Garaien aitzindarietako bat izango zen "La Iberia" fundazioa izatera iritsi zen enpresa prozesuari hasiera emanez. Arrazoiak merkataritzakoak ziren soilik: Beasainen altzairuaren prezio altuak, bizkaitarrarekin alderatuz, eta bere patentea behin iraungi ondoren beste lantegi lehiakideren bat sortuko ez ote zenaren beldurrak eraginda bizkaitar siderurgiara hurbiltzera limurtu zuen. Abiatzeko, Bilboko burgesia gorenaren laguntza behar zuen; Echevarría Hermanosekin elkartu zen (latorri inportatzaileak). Sestaon altzairuaz gain, latontziak, zartaginak eta latorria ekoizten hasi ziren eta horretarako teknikari eta langile beasaindarrengana jo zuten. Latorria, asmakuntza ingelesa, bigarren mailako produktu izatetik ontziolak, sukalde nahiz berogailu lantegiek eta trenbide-industriak eskatutako oinarrizkoa izatera igaro zen.

Goitiak hartutako hurrengo erabaki ausarta Beasaingo lantegia enpresa metalurgiko bihurtzea izan zen. Laguntza ekonomikoa ziurtatzeko, Juan Manuel Urquijo Urrutia, Urquijo y Cia- kreditu erakundeko kidea konbentzitzea lortu zuen. 1892ko apirilean "La Maquinista Guipuzcoana"eratu zuten; helburua: makineria-industriak, forjaketa eta Trenbide material mugikorren eraikuntza; eraikinetarako, zubietarako eta lanerako eraikin metalikoak; altzairu eta burdinaren, eta beste industria metalurgiko batzuk. Mende berriaren atarian makina berriak diseinatzen dira eta geroztik modelatu eta gordez, eta horretara 'etxean egindako makina bati piezaren bat apurtu izango balitzaioke, nahiko litzateke bere zenbakia adieraztea berri bat egin ahal izateko'. Bagoiak eta trenbide piezak ziren ekoizpenik nagusiena.

Berehala izan ez bazen ere, euskal metalurgia enpresariek lehiakortasuna ekiditeko metodoak ikertzen hasi ziren. 1901ean Urquijok "Sociedad Española de Construcciones Metálicas" izeneko meatze-metalurgiaren esparruko enpresa-kontzentrazioa eratu zuen. Besteak beste hauek izan ziren: "Talleres de Zorroza" ( Bilbo), "Cifuentes", "Stoldtz y Cía" ( Gijon), "Cano Hnos. ( Linares) eta Beasaingo lantegia, bakoitza linea espezializatu zehatz batean espezializatua. Enpresa beasaindarra sartu izanak, egia esan, bere etorkizunean ondorio bikoizdun eragin ikaragarria izan zuen: alde batetik, trenbide material mugikorren ekoizle nagusi bihurtu zuen, sozietatea osatzen zutenek gaindituz; eta bestalde, Urquijotarren eta lantegiaren arteko harreman iraunkorra errotu zuen, Urkijotarrek enpresa-finantzaren zuzendaritzaz eta gidaritza administratiboaz arduratuz.

Ezina litzateke, hala ere, foruzale, errepublikano eta ekonomialari beasaindar honen bere beste nortasunaz (politikoa, ideologikoa eta publikoa) sarrera honek dituen muga estuetan ezer adieraztea [lan ikaragarri hori neurriren baten Castellsek (1980) egin du]. Nolanahi ere, laurogeiko hamarkadaren amaieran, trenbide sektoreak zeuzkan muga-zergei buruzko pribilegioak salatzeko bultzatu zuen kanpaina [bere liburuan azaltzen da laburbildurik, Cuestión arancelaria (1892)] abiapuntu egokia dela deritzot Hortik etorri zen, geroago, "Liga Nacional de Productores"en , "Asociación Siderúrgica Nacionalen" eta "Liga Guipuzcoana de Productores"en bere parte hartzea (azken honetako buru izanez).