Musikariak

Fernandez Ortiz, Bonifacio

Bilbon, 1924ko urtarrilaren 2an jaiotako txistularia. Bilbon ere, 2009ko urriaren 31n hil zen.

Jostuna lanbidez, 23 urtekin txistua jotzen ikasi zuen modu autodidakta batean, Hilario Olazaran aitaren ikasketa metodoari esker.

Hamarkadetan Bilboko Banda eta Txistulari Akademiako zuzendaria izan zen. Atzerrian jo zuen ere, Etorki eta Gaztedi taldeekin, baita Olaeta balletarekin eta Ondarreta Koralarekin ere. 1989an erretiroa hartu zuen. Urte horretan bertan Zarambolas izendatu zuten inauterietan eta Aste Nagusiko pregoilaria izan zen. 1999an berriz Txikito de Honor saria eman zioten.