Pintoreak

Jimenez Escudero, Mari Paz

Margolaria. Valladoliden jaio zen 1909an. 1975ean zendu zen.

Bere hasieran Gaur taldeari lotua egon zen, margo lan abstraktoa eta keinuan oinarrituan garatuz. Etapa hori gainditua espazioak lantzen aritu zen (1968-71) eta beste bat materialidade informaletan murgildua. XX. mendean lehenengo emakume artista garrantzitsua izan zen, Rafael Ruiz Balerdiren irakaslea eta Carlos Bizcarrondoren ama.

1937. urtean Argentinako Errepublikan instalatu zen. 1942an Buenos Airesen bere lehenengo erakusketa antolatzen dute, eta Pintura Espontánea e Imaginativa Lehiaketan parte hartzen du. Bestalde, 1943an Buenos Aireseko Udal Arte Aretoetan erakusten ditu bere lanak.

Espainiara itzultzen da 1945ean eta Bilbo eta Donostia artean finkatzen da.

Besteak beste, honako lehiaketa eta erakusketetan hartu zuen parte: Bienal Hispanoamericana de Arte (Madril, 1951); II Bienal Hispanoamericana de Arte (La Habana, Cuba, 1954); Musée d'Art Moderne (Paris), Museo de Arte Contemporáneo (Madril), Museo de Arte Moderno (Bilbo), Museo San Telmo (Donostia) eta honako sariak jaso zituen: Municipalidad de Buenos Aires (1942); Ateneo Guipuzcoano saria (1954); Concurso de Navidad de San Sebastián, ohorezko saria (1955); Embajada de España en La Paz Marrazki saria (República Argentina), edo Concurso de Navidad de San Sebastián (1960).

Bere lanen artean, azpimarratzekoak dira: El trío, Siesta, Figura, Botijo y peces, Masa táctil, Masas espaciales, Punto límite, Composición, La jarra y Bodegón, eta baita abstrakto batzuk ere.