Instrumentugilea

Garcia y Zalba, Mariano

Organista eta konpositorea. 1809ko uztailaren 26an jaio zen Aoizen (Nafarroa). 1869ko otsailaren 5ean Iruñean hil zen.

1869ko otsailaren 5ean Iruñean hil zen. Iruñeako Katedraleko musika kaperako kide izan zen abesbatzako haur bezala eta Guelbenzu aitarekin konposizioa ikasi zuen.

Katedral horretan organoa jo zuen eta berak eratutako Musika Eskolako zuzendari postua bete zuen. Bere ikasle batzuk gero musikari bikainak izan ziren: Damaso Zabalza, Felipe Gorriti, eta abar. 1865ean Joaquin Mayarekin batera Iruñeako Orfeoia sortu zuen. Berrogeita sei urte zituela Vísperas de San Fermín lana konposatu zuen, 1950 urterarte urtero uztailaren 6an, "riau-riau" ezagunaren ondoren, San Lorentzon interpretatzen zena. Honek ospea eman zion. Udaletxeak Fernando Remacha konpositore garaikideari enkargatu zion (1951) Vísperas oratorioengatik ordezkatuak izan ziren.

AS

Bere lana Espainiako katedral askotan zabaldurik dago (garai hartan zeukan ospearen ezaugarria dena) eta ehun eta hogeita hamar bat lanek osatzen dute, gehienak koru eta orkestrarako. Azpimarratzekoak dira hamaika meza, Miserere bat, Las siete palabras, hiru salmo, Magnificat bat, Ama Birjinari bi agur, zazpi agurmaria, hiru salbe, erosta bat, hiru letania eta Oficio de Difuntosen irakurketa. Bere musika estiloa Eslavarena hurbiltzen da, eta garaiko italiar operen eragina eduki arren, herri-jatorrietan gogor atxikia dago. Hala ere, bere lanik ezagunena Vísperas de San Fermín da.

KSE

  • SAGASETA ARÍZTEGUI, Aurelio. "García Zalba, Mariano". Non: CASARES, E. (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericano. [Madril]: Egile eta Editoreen Elkartea, 1999. 5. t., 502-503 orr.
  • Bere lan batzuk Eresbileko artxiboan daude.

KSE