Kontzeptua

Aberri-Eguna

1977: EAJk Loiolan, (Gipuzkoan), onartutako ekitaldi bat ospatzen du, ezker abertzaleak Vitoria-Gasteizen elurte harrigarria dela ospatuz.

1978: Martxoaren 27an, parte-hartze handia duen Aberri Eguna baterakoia ospatzen da lau hiriburuetan. Prentsaren arabera Bilbon 100.000 pertsonatik gora biltzen dira, Donostian 70.000 inguru, Iruñean 40.000 inguru eta Vitoria-Gasteizen 20.000 inguru. Hiriburu donostiarrean PSOE, EAJ eta Euskadiko Ezkerreko legebiltzarkideek Autonomia Estatutu Nazionalaren aldeko esaldiak irakurtzen diren pankarta bati eusten diote.

Egilea: Angel Aramberri Aramberri

1979: EAJk eta HBk faxismoaren amaieraz geroztik ospatutako lehen udal hauteskunde demokratikoetan izandako emaitza hobezinen ondoren Aberri Eguna banan ospatzen dute. Aurrerantzean, estatu izaerako alderdi politikoek ospakizun horretatik alboratu egingo dira.

Egilea: Angel Aramberri Aramberri

Une horretatik aurrera, EAJk Aberri Eguna jaiari balio instituzional handiagoa emango dio, irailean ospatzen den Alderdi Egunerako (Euzko Alderdi Jeltzalearen Eguna), jendetza biltzearen ahalegina utziz. Bitartean HBk ohiko duen bezala Nafarroaren barneratze instituzionala aldarrikatzeko Aberri Eguna Iruñean ospatuko du. Oraintsuagoko aldietan hurrengo aipatzen diren ospakizunak dira nabarmendu beharrekoak:

1999: Alderdi abertzaleek, 1998ko irailean ETAren su etenaren ondoren, "Nazio bat gara" baterako lemapean, Bilbon, ospatzen dute Aberri Eguna Josu Ortuondo Alkateak, goizean baterako idatzia irakurriz. Arratsaldean EAJk Bilboko Erakustazokan mitina ospatzen du, Eak Gernikako Jai Alai pilotalekuan egiten du, HBk Iruñeko Anaitasuna Pilotalekuan egiten duen bitartean. Bere aldetik, estatu izaerako alderdiek jai-ekitaldi hori kritikatu besterik ez dute egiten, "kanporatzailea" eta "abertzaleena besterik ez den" ekitaldia dela adieraziz.

2000: Udalbiltzak, Udal Hautetsien Batzarreko Batzorde Betearazleak, Aberri Egunean zehar baterako ekitaldiak ospatzeko egindako deiari erantzunez, apirilaren 23an Euskal Herri guztiko udaletxeen aurrean milaka pertsona bildu ziren.

2001: apirilaren 15ean Ibarretxe Lehendakariak, Aberri Eguna dela eta, Gernikan EAk eta Bilboko Erakustazokan EAJk antolatutako ekitaldi politikoetan parte hartzen du, "bakearen eta indarrik gabe egikaritu daitezen alderdi politiko guztien egitasmo politikoekiko begirunearen aldeko" bere konpromisoa azpimarratuz. Udalbiltzak Gernikako Batzar Etxean ekitaldi bat ospatu zuen. Nicolas Redondok, PSE-EE alderdiaren izenean, prentsaurreko baten "burujabetza ahantzi dezan abertzaletasunaren beharrizana dugu" adierazi zuen.

2002: EAJk Aberri Egunaren 70. urteurrena Bilbon egin zen manifestaldi jendetsuz ospatu zuen eta hiriburu bereko Erakustazokan mitina emanez. Udalbiltzak HBren isla politikoa "demokrazia aurreko egoeretara garamatzalako" gaitzetsi egin zuen. ABk eta Aralarrek batera ospatu zuten ekitaldia Iparraldean, EAk Gernikan mitina egiten zuen bitartean.

2003: Era banatuan ospatu zen. EAJk Donibane Lohitzunen, Agirre Lehendakariaren hilobiaren aurrean eta Bilboko Erakustazokan ekitaldi jendetsu batez ospatu zuen. EAk Gernikan, eta bestalde Broussainen (Asparrenen) hilobian loredun koroa ezarri zuen, Udalbiltzak Hendaian ospatzen zuen bitartean, HBk Amaiurren (Nafarroa) eta ABk Ezpeletan (Lapurdi).

2004: Udalbiltzak "Euskal Herriak izaera estrategikoa eta behin betikoa izan dagian prozesu demokratiko eta baketsu bat zabaltzearen premia du, aspalditik dakarren izaera politikodun gatazka historikoa gainditzea ahalbidetuko diona" esan zuen. EAJk eta EAk, Bilboko Erakustazokan eta Gernikan ospatu zituzten ekitaldietan ETAri euskal herriaren aurrean dagozkion erantzukizunak bereganatu eta armak utzi zitzala eskatu zioten. ABk Ezpeletan, Iparraldean, ospatu zuen. Ezker abertzaleak Iruñean Euskal Herriaren eraikuntza nazionalerako Kontseilua eratzea erabaki zuen.

2005: Martxoaren 27an erkidego mailako hauteskunde bezperan ospatzen da. EAJk jendez gainezka dagoen Bilboko Plaza Nagusian ospatzen du eta Ibarretxe Lehendakariak Zapatero Aznarrek egin zuen gauza berbera egitera mugatzen dela salatu zuen. Gernikan ospatutako ekitaldian EAko Lehendakariak Espainia "inperialistatzat" jo zuen. Iruñean Batasunak antolatutako deialdiaren aurka polizia ekimen ikaragarria eman zen. Aralarrek Durangon ospatu zuen, prozedura demokratikoen bidezko askatasuna aldarrikatuz. Batzarrek Nafarroan aldaketarako aukeraz jositako etorkizuna azaltzen zela iragarri zuen. Udalbiltzak Aberri Eguna batera ospatzeko euskal diasporari deia egin zion. PSE-EEk "eusko aberri abegitsu eta integratzailea"ren alde egin zuen, PPk ospakizuna hauteskunde-ekimena zela adierazteaz gain legezkoa ez zen herri galdetegirako deia nahi zuela esanez kritika egiten zuen bitartean.