Kontzeptua

Mahaiko berunlariak

Berunlariek, latorria lehengai gisa eta lanbidean berariazkoak ziren tresna nahiz erremintak erabilita, usadioz era eta erabilera askotako tresna nahiz objektuak egin izan dituzte. Lanbidean, etxeko lanetarako erabiltzen ziren tresnak egiten zituzten berunlariei (burruntzaliak, inbutuak, oliontziak, eltzeak, ontziak eta abar) mahaiko berunlari esaten zitzaien, nahiz eta industriarako tresnak ere egiten zituzten.

XIX. mende bukaera arte, lanbidea artisaua zen erabat, baina handik aurrera, fabrikazio-prozesuetan makinak erabiltzen hasi ziren heinean, lanbideak eskuzkoa izateari utzi zion. Hala ere, oraindik badaude betikotresnak usadiozko eran egiten dituzten artisau batzuk. Hala ere, profesional horiek egiten dituzten tresnak ez dira etxeko lanak egiteko erabiltzen, askotan apaingarri gisa baizik.