Enpresariak

Gaillour, Tito

Euzko Argentinar Bazkun Alkatasunaren (FEVA) lehendakaria 1988 eta 1994 artean eta Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxekoa, 1975 eta 1994 artean. Halaber, Euskal Etxeen instituzionalizazioaren bultzatzaile nagusienetarikoa.

Iparraldeko arbasoekin, Gaillour enpresari garrantzitsu bilakatu zen soro eta gasolindegien esparruan.

Oinarrizko pertsona izan zen 1989an Bahia Blancan ospatu zen Euskal Zentruen Munduko Lehen Biltzarrean, FEVAko lehendakaria zenean, eta Eusko Jaurlaritzarekin harremanen instituzionalizazioan. Izan ere, bultzada hau ezinbestekoa izan zen 8/1994 Legea gauzatzeko, kanpoko euskal gizatalde eta euskal etxeekiko harremanetarakoa.

2014ko martxoak 20an zendu zen.