Kontzeptua

Biribilketa - Pasacalles - Kalejira

Aldizkari horretako bigarren garaiko lehen sei mila partituren orrietan, 1955 eta 1998 artean argitaraturik (Agirregomezkorta eta Vesga 1998), suite, rapsodia eta beste obra luzeagoetan agertzen direnak kontuan hartu gabe, berrehun eta hogeita hamazortzi biribilketa aurkitzen ditugu, errepertorio osoko %10 baino gehiago suposatuz, genero ugariena izanik. Honek bakarrik adieraziko luke biribilketaren garrantzia XX. mendeko bigarren erdialdeko euskal musikan. Badirudi, izan ere, txistularien girotik, batez ere, zabaldu dela hitza, nahiz eta, hasieran esan genuen bezala, beste hitz batzuk maiz erabili gaur egun. Baina euskal jende guztiak badaki nolakoa den kalez-kale ibiltzeko edota dantza amaitzeko erabiltzen duen musika, hala edo nola izendaturik.