Eleberria

Irazu Garmendia, Jose

  1. 1972: Borobila eta puntua (in Euskal Literatura 1972. Lur argitaletxea, 1972, narrazio laburra). Oskar edo nola egin behar den publizidaderako prospektu berri bat (in Euskal Literatura 1972, Lur argitaletxea, 1972, narrazio laburra). Kutsu abangoardistaz zipriztindutako bi lan dira.
  2. 1976: Ziutateaz (Kriselu argitaletxea, narrazioa eta poesia).
  3. 1978: Etiopia (Autoedizioa, poema eta ipuinen bilduma).
  4. 1980: Nikolasaren abenturak eta kalenturak (Argitalpena: Antonio San Roman; haur-literatura). Ramuntxo detektibea: Nikolasaren abentura gehio (Argitalpena: Antonio San Roman; haur-literatura).
  5. 1982: Antonino Apretaren istorioa (Erein argitaletxea). Camilo Lizardi erretore jaunaren etxean aurkitutako gutunaren azalpena (Argitalpena: Caja de Ahorros Provincial; Irun Hiria Saria irabazi zuen ipuin honek). Chuck Aranberri dentista baten etxean (Erein argitaletxea, haur-literatura).
  6. 1983: Drink Dr. Pepper (Argitalpena: Aramburu; Donostia Hiria Saria irabazi zuen ipuin honek).
  7. 1984: Asto bat hypodromoan (Erein argitaletxea, haurrentzako ipuina). Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian (Erein argitaletxea, gazteentzako eleberria). Gauero aterako nintzateke paseatzera: Marieren azalpena (Argitalpena: Aramburu, Donostia Hiria Saria irabazi zuen ipuin honek). Jimmy Potxolo (Erein argitaletxea, haurrentzako ipuina). Sugeak txoriari begiratzen dionean (Erein argitaletxea, 1983ko Lizardi Saria, gazteentzako eleberria). Txitoen istorioa (Erein argitaletxea, haurrentzako ipuina). Bi anai (Erein argitaletxea, eleberria).
  8. 1986: Oraingoz izen gabe (zine-gidoia, Atxagak egin duen bakarra, Jose Julian Bakedanok izenburu bereko mediometraje bat egiteko baliatu zuena).
  9. 1987: Haurrentzako bildumari dagozkion Flannery eta bere astakiloak: Astakiloak Arabian (Elkar argitaletxea); Astakiloak Finisterre aldean (Elkar argitaletxea); Astakiloen izkutuko taktika (Erein argitaletxea); Italiako zirku batean (Elkar argitaletxea); Kitarra baten bila gabiltza zoratzen (Elkar argitaletxea); Mikelek problema bat dauka (Elkar argitaletxea); Neska dun-dun bat (Elkar argitaletxea); Transatlantiko batean (Elkar argitaletxea). Horrez gain, Ramuntxo detektibea (Elkar argitaletxea) eta Nikolasaren abenturak eta kalenturak (Elkar argitaletxea).
  10. 1988: Henry Bengoa inventarium (Elkar argitaletxea, izen bereko ikuskizun poetikorako taxututako gidoia, Atxagak idatzi arren, Joseba Sarrionandiaren testuak barneratzen dira, besteak beste). Obabakoak (Erein argitaletxea, narrazio-bilduma).
  11. 1990: Poemas & Híbridos (Argitalpena: 1990). Eta honako irrati-nobelak, H.A.B.E. (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) helduei euskara irakasteko erakundeak argitaratuak, Antzoki iluna bildumaren barnean: Amaren maitasuna bezalakorik ez duzu inon aurkituko; Amazonas ibaian barrena; Emakume bakartia; Errugabeko txoriak ere erortzen dira sarean; Pelotari zaharraren ajeak; Sara: Zumalakarregiren zelatari; Su kolorezko ilea zuen emakumea.
  12. 1991: Behi euskaldun baten memoriak (Pamiela argitaletxea, eleberria).
  13. 1993: Astakiloak jo eta jo (Elkar argitaletxea, haur-literatura). Gizona bere bakardadean (Pamiela argitaletxea, eleberria).
  14. 1994: Zeruak (Erein argitaletxea, Milabidai bilduma, ipuina).
  15. 1995: Zeru horiek (Erein argitaletxea, eleberria). Xolak badu lehoien berri (Erein argitaletxea, haur-literatura).
  16. 1996: Sara izeneko gizona (Pamiela argitaletxea, eleberria). Nueva Etiopía (Jose Luis Zumeta pintorearekin egindako kolaborazioaren ondorioz argitaratutako liburu-diska, abestiak, elkarrizketak eta poemak jasotzen zituena; Argitalpena: "El Europeo" aldizkaria). Xola eta basurdeak (Erein argitaletxea, haur-literatura, Euskadi Saria jaso zuena).
  17. 1997: Horas extras (Alianza argitaletxea, Minibolsillo Bilduma, kontakizun laburrak). Tres declaraciones (Ikeritz argitaletxea, kontakizun laburrak).
  18. 1998: Bambuloren istorio bambulotarrak. Lehen urratsak (Erein argitaletxea, haur-literatura). Bambulo istorio banbulotarrak. Krisia. (Erein argitaletxea, 1998, haur-literatura).
  19. 1999: Groenlandiako lezioa (Erein argitaletxea, saiakera eta hitzaldien bilduma). Lista de locos y otros alfabetos (Siruela argitaletxea, saiakera eta hitzaldien bilduma). Bi lan horietan alfabeto modura emandako hainbat saiakera barneratzen dira, Atxak hitzaldietan maiz erabili du formula hori. Lista de locos... 1999an literaturako Euskadi Saria irabazi zuen gaztelaniaz. Bambulo istorio banbulotarrak. Ternuako penak, (Erein argitaletxea, haur-literatura.)
  20. 2000: Hitz beste eginez (Pamiela argitaletxea; Donostiako Herri Irratian Atxagak emandako hitzaldiei dagozkion grabazioak barneratzen dituen diska). Recorrido (Argitalpena: Euskadiko Kutxa, Donostia hiriari buruzko liburua; Atxagaren testuak eta Dora Salazarren marrazkiak uztartzen zituena). Xola ehitzan (Gara).
  21. 2002: Alfabeto sobre la literatura infantil. (Media Vaca argitaletxea)
  22. 2003: Soinujolearen semea (Pamiela argitaletxea)
  23. 2004: Teresa, poverina mia. (Argitalpena: Argia). Xola eta Angelito (Erein argitaletxea)
  24. 2005: Lekuak (Pamiela argitaletxea)
  25. 2007: Markak. Gernika 1937 (Pamiela argitaletxea)
  26. 2009: Zazpi etxe Frantzian (Pamiela)
  27. 2012: Paradisua eta katuak (Pamiela)