Lexikoa

Arrosa

Landarea, lore gorrikoa eta usain emekoa: (Rosa, rosa, rose, rose). Arrosa basari arkakarats deitzen zaio. Herri-medikuntza.

Bronkitisa, erreuma, disipula, zingiria, sarna, flemoia eta konjuntibitisa sendatzeko gomendatzen da.

Arrosa gaitza, herpesa: azaleko gaitz hau sendatzeko gaixoak egunero bira bat egin behar du arrosondo baten inguruan, aldi berean "Arrosa arrosa(re)kin" formula esanez (Andoain).

Bermeoko Santa Eufemia parrokian dagoen Arrosaren Ama Birjinari bisita egitera eramaten ziren haur asko, bertan zapi batez gaixoaren gorputz-atalari zegokion imajinako gunea ukitzeko.