Arkitektura

Itzea etxea

Berako Alzate auzoaren ondoan dago. Pio Barojak eraikin hauxe erosi zuen 1912an. Bertan, euren lana burutu zuten besteak beste, Carmen Barojak, Ricardo Barojak eta Pio berak.

Eraikin noblea da eta egitura horizontala du. Teilatuak lau isuri dauzka. XVII. mendeko bigarren erdian eraiki zuten. Etxaurrean hiru maila ikus daitezke. Bertako azalera luzituta ageri da, baoak eta izkinak indartzeko erabilitako silarriak izan ezik. Itzeako bao guztiak zuzenak dira, alboko aldean dagoen ate txiki bat izan ezik, puntu erdiko arkua baitu. Etxaurre nagusian, lehenengo pisua nabaritzen da. Bertan, sarrerako ateburuaren eta ondoko leihoen artean, XVIII. mendeko bi armarri daude. Bigarren eta hirugarren pisutan hurrenez hurren hiru balkoi txiki ikus daitezke. Bertako leihoak egurrezko leiho-oholez babestutako leihoak ditugu. Harrizko zerrenda lau baten gainean, etxaurrearen goialdean alegia, egurrezko mentsuletan oinarrituta teilatu-hegal bikoitza ageri da, benetan ikusgarria. Berau, osagai esanguratsua da XVI. mendeko Nafarroa eta Aragoiko jauregietan. Eraikinaren erdian ganbara dugu. Ibaiaren beste aldean, Itzearen ondotik igarotzen den ibaiaren beste aldean alegia, Orioko eskultoreak Jorge Oteizak Pio Barojaren omenez eginiko hilarria dugu.