Sendagileak

Bustamante, Mariano

1902. urtean Leonen jaiotako neurologoa. 1984. urtean hil zen.

Madrilen eta Alemanian egin zituen ikasketak. II. Mundu-gerra amaitzear zela, 1944an, Espainiara itzuli zen, Castro doktorea lagun, Cajal institutuko neurologia atalean aritzeko. Han eman zituen hiru urte, 1947an Bizkaiko Psikiatra-zerbitzuko buruzagi izendatu zuten arte.

Bermeoko eta Zaldibarko instituzio psikiatrikoetan tratamendu biologikoak barneratu zituen eta 1966an Foru Aldundiaren Ospitalez Kanpoko Laguntza Zerbitzuak sortu zuen. 1969an "Nicolas Achucarro" Institutu Psikiatrikoa sortu zuen. Era berean, 1971n Neurologia eta Psikiatriako Euskadiko eta Nafarroako Elkartea sortu zuen eta bertako presidente izan zen hastapenetik.

Bizkaiko Foru Aldundiak bere idatzi guztien bilduma argitaratu zuen Estudios sobre Neurobiología, Neurología y Psiquiatría izenburupean.

  • SARRIONANDIA GURTUBAY, Magdalena in SÁNCHEZ GRANJEL, Luis (koordinatzailea): Diccionario histórico de Médicos vascos, Bilbo, 1993.
  • Introducción y Prólogo de la obra de M. Bustamante: Estudios sobre Neurobiología, Neurología y Psiquiatría.