Eskultoreak

Danglade, Lucien Edouard

Eskultore hau Biarritzen (Lapurdi) jaio zen 1891ko azaroaren 28an, eta Ondresen (Landes) hil 1951ean.

Mont-de-Marsango Charles Despiau eskultorearen ikasle izan zen.

Henri Godbargek honako hau dio Les Arts Basques-en:

"Dangladek estatua-estilo pertsonal laudagarria bat lantzen jakin du. Modelatua adierazpen minimora murrizten da, eta haren prozedura arkaikoa bat dator, modu miresgarrian, moderno eta, era berean, erregionalista den estilizazio batekin"

(itzulpen moldatua gazteleratik).

Irakasle izan zen Baionako Art Décoratif eskolako ikastaro profesionaletan, Benjamin Gomezekin eta Madame Salieresekin batera. Eskolak eman zituen, baita ere, l'École Pratique-en, Salieresekin, Raoul Leroyrekin eta Yvon Masserekin batera. 1933an, Tarnosera joan zen bizitzera.

  • 1920: Baiona; Danglade eta Sourgen erakusketa.
  • 1935: Baiona; Sainte Bernadette, "Sentimenduzko eta adimenezko lan elizkoia" (itzulpen moldatua gazteleratik) aurkeztu zuen "Exposition des Artistes Bayonnais" erakusketan.
  • 1950: Baiona, uztaila eta abuztua; Pégase aurkeztu zuen "5e. Salon de l'UBA"-n.

Dangladek zenbait monumentu egin zituen Lehen Mundu Gerran hildakoentzat, Iparraldean (Ziburu, Urruña eta Iholdi) eta Landetan (Labenne).

Morcenxeko zinemako eta azoka estaliko behe-erliebeen (Art-decó estiloa) egilea da, bai eta honako estatua hauen egilea ere: Notre-Dame de la Mer (Capbreton-Plage), La Vierge de Miséricordie eta Sainte-Bernadette (biak Ondres elizan), La Crèche (zur doratuzko jaiotza) eta Chiquito de Cambo bustoa (Baionako Euskal Museoa).