Pintoreak

Ciordia Domínguez, Elena

1964an Ortuellan (Bizkaia) jaiotako pintore bizkaitarra.

Arte Ederretako ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Pintura espezialitatean lizentziatu zen 1987an. Ikasketak ia amaituta zituela, Ciordia Bilboko Arteta Galeriarekin hasi zen lanean eta sarritan ipini zituen bere lanak bertan ikusgai (1989, 1990, 1991, 1992 edo 1993). Gainera, bakarkako erakusketak ere egin zituen Gasteizko FJ Landaburu Aretoan (1991), Iruñeko Retablo Galerian (1993), Gasteizko Luis de Ajuria Aretoan (1993), Bartzelonako Kreisler Galerian (1993, 1996, 2000), Valentziako Gabernia Aretoan (1994), Valladolideko Rafael Galerian (1995) edota Bilboko Ederti Galerian (1996, 1999, 2002, 2005, 2009).

1987. urtetik erakusketa kolektiboetan parte hartzen du ohiko galerietan, hots, Arteta (1988, 1989) eta Ederti (1996-2003, 2005-2008) galeriatan. Era berean, Madrileko erakusketa kolektibo batzuetan ere parte hartu du, esate baterako, Carmen Andrade Galerian (1992) edo Arteta Galerian (1993). 1993an Madrileko Villa Zentro Kulturalean Monumentos de Madrid izeneko erakusketan parte hartu zuen, eta urte berean Madrileko Posta eta Telegrafia Museoan Correos visto por pintores naíf izenekoan (1993).

Bere lana hainbat bildumatan ikus daiteke, esate baterako, Artearen Nazioarteko Museoan (Jaen), Madrileko Posta eta Telegrafia Museoan eta Basurtoko Ospitale Zibilean (Bilbo).