Kontzeptua

Karlismoa eta Karlista Gudak

Karlismoa izeneko alderdi politikoak, ideologiak eta mugimenduak bere izena Fernando VII-aren heriotza izatean espainiar eta Nafarroako tronurako lehendabiziko erregegaia den hilotzaren anaiarengandik, Carlos Mª Isidro de Borbon, hartzen du.

Artikulu honetan ez gara ari, erabat ezaguna den espainiar Borboiak bitan zatitzen dituen eztabaida dinastikoaz, eta eurekin batera bere jarraitzaileak ere, gure asmoa denaren nolabaiteko zeharkako arazoa baita, bestalde Espainiako Historiaren edozein testuliburutan erraz ikusi daitekeena. Euskalerriari auzi horiek eta heriotzak ekarri zizkien guda, foru ezabapen, sentiberatasun foruzalearen sorrera, herria bando bateraezin bitan zatitzea (1936), etab.-ez jardungo dugu, kontakizunaren ildotik sor daitezkeen neurrian beraien sakoneko jatorriaren ikuspegia gogoan izanez.