Literaturakoak

Peru Abarka

Peru Abarka euskarari buruzko obra da: zenbait elkarrizketa ditu ardatz eta bilbe bakun batek gidatzen ditu elkarrizketa eta gertirudi edo jazoera irudiztatuak, osagarri dituela forma literario batzuk (kantuak, alegiak, errefrauak, latinezko klasikoen itzulpenak...). Helburua: euskaldun kultoei, batez ere elizgizonei erakustea euskara ez dela hizkuntza basa eta trauskila, baizik garbia, aberatsa, adierazkorra edo elokuentea, eta beraz landu daitekeela.