Literaturakoak

Ezinezkoa mendean hartua

Larramenditar Manuelen idazlan ospetsua, 1729ean Salamancan inprimatua “El imposoble vencido. Arte de la Lengua Vascongada” izenpean.

Bere izenak, euskarak  ez duela ez araurik ez gramatikarik hedatuta zegoen ustea ihardesten du. Larramendik euskararen arauak argitzeko lanari ekiten dio bere gaitzesleei eskaintzeko. Eta bere grina lortzen du, onik eta garaile ateratzen da, inprentaren bidez euskararen lehen gramatika, nolabait, osoa eta zehatza argitaratuz, are bizkaiera eta lapurtararen bereiztasun dialektalen azterketa txikiak eginez. Bere garaiko gramatikak guztiak bezala, bereak ere greziar eta latindar ereduak betetzen ditu: deklinabidea eta aditz jokatua, sintaxia eta prosodia. Noski baino noskiago bere idazlanak harridura sortu zuela eta bere etsaiak, egiazkoak edo ustezkoak, mutua  geratu ziren.