Kontzeptua

Harpeko Saindua

Mitologia.

Hauxe da Bidarraiko (Behe Nafarroan) Zelharburu mendian kokatutako koba-kapila baten adbokazioa. Kobazuloa, konglomeratuzko zapalda batera zabaldua, Arrusia baserritik hurbil, luze-zabaltasun urrikoa da. Bost metro koadro zabalerako atarikoa, 6 gorakoan eta 5 sakoneran. Ezkerretara, atarikoaren zoruaren gainetik metro eta erdira, harrizko hamar eskaileratik igo beharreko galeria estu bat aurkitzen da.Toki hezea da: ura sabaitik tantaka jausten da. Galeriaren barrualdean sabaira arteko estalagmitazko zutabe bat dago: 1,10 metro garaierakoa eta 0,20 batazbesteko zabaleraduna. Gizaseme baten gorputz-enborra irudikatzen du. Zoru guztitik zehar ur apur batek dario. Horixe omen da kobazuloko saindua, harritutakoa.

Arrusia baserriko emakume edo etxekoandreak 1938an hurrengo hau adieraztera eman zidan:

Una zagala se perdió en el monte Euzkei. Hallaron tan sólo la cabeza. En adelante, de noche, durante muchos años se oían voces "Aguarda! aguarda!" gritaba alguien desde el lado de la montaña de Euzkei. Una vez vieron, a media noche, entrar una luz en la cueva de "Zelharburu". Otros decían haber visto doce luces. Los aldeanos de los contornos acudieron a la cueva y allí vieron la estatua de la santa. En adelante no se oían las voces.
Artzain-neska bat galdu omen zen Euzkeimendian. Burua bakarrik atxeman omen zuten. Gero atzetan, ainitz urtez, mintzoak entzuten amen zicn "Ago! ago!" erraiten omen zuen batek Euzkei-mandi aldetik. Bein gauerditan argi bat ikusi omen zuten Zelharburu'ko arpean sartzen. Bertze batzuk erraiten zuten amabi argi ikusi zuztela. Inguruko baserritarrak arpera joain omen zien eta an ikusi omen zuten sainduain potreta. Gero ez omen zen mintzoik entzuten.

Kontakizuna Puyko Gure Amarenaren berdina da.-"Eusko Folklore",1. Seriea, 65 zkia. Estalagmitazko zutabearen aurreko haitzaren irtenguneetan argimutil batzuk oinarritzen dira. Bertan sinestunek "Sainduari" eskaintzen dizkien kandelak ezartzen dituzte eta euren soina edota gaixorik dituzten atalak harritutako neskatxatik zehar isurtzen den urarekin igurzten dituzte. Azaleko eta begiko gaixotasunen kasuei dagozkienetan sainduari dei egiten diote. Negalak dituztenek (euskaraz negala) dira harpe horretako "sainduari" deboziorik handiena diotenak.

Kobazulo horretara egin nuen nire lehen bisitaldian ume birekin Itxassoutik hiru emakume bertaratu ziren. Eureko batek, emakume gaztea, argizarizko kandelatxo bat piztu zuen eta eskuan hartuz airean estalagmitaren aurrean gurutze bat egin ondoren bere oinpean utzi zuen bertan erre zedin. Kobazuloaren hormetan, arrosarioak, gurutzeak, orraziak, zapiak, alkandorak eta txapelak bezalako exvoto asko daude janzki horietan gaixoek euren gaixotasuna uzten zutenaren sinesmenean baitziren. Atabaka bat ere badago, sinestunek limosnak emateko. Atabaka apurtuta edo erdi zabalik zegoenez nire bigarren bisitaldian zehar 10 eta 20 frankoko billete asko ikusten ziren bertan (1945eko apirilaren 20a).

Harri bihurtutako "saindua" baino haragoko toki hutsean, igarotako mendeko brontzezko txanponak ikusi nituen: batzuk frantziarrak, besteak espainiarrak. Zalantzarik gabe bertara jaurtiak ziren, ez "santutegi" hartako zaintza lanen gastuak ordaintzeko, bertan gurtzen den ustezko "saindua"rentzako, beretzako bakarrik, baizik; txanponak jaurti ziren toki heldu ezinak, gizakiaren eskuetara iritsi ez zitezenaren emailearen asmoa erakusten digu.

Eskualdean honako hau aipatzen dute: Behin baten, Arrusiako baserritarrek harpeari atea ipini zioten eta "Saindua" bisitatzera zetozen guztiei sarrera kobratzen hasi ziren. Baina handik gutxira euren ardi guztiak amildegi batetik erorita galdu egin zituztena ikusiz, hori guztia "Saindua"ren zigorra izan zela ulertu zuten eta berriz kobazuloa zabaldu egin zuten.

Kobazuloan urtero Hirutasunaren Eguna ospatzen da, hau da, albo herrietako eta auzoetako gazteen dantzak batez ere izaten dituen erromeria.