Sendagileak

Entrecanales Pardo, Jose

Esne Tantako eta Bilboko umeen Kontsultategiko Zuzendaria. Burgosen 1874an jaioa, Bilbon hil zen 1941eko otsailaren 20an.

Haurtzaintzaren eta pediatriaren benetako aurrendaria izan zen. Valladolideko Unibertsitatean (1897) Medikuntzan lizentziatua eta Madrilgo Unibertsitatean 1901ean doktore egina, urte horretan Bilboko Udaletxearen zerbitzuetan sartu zen. Bere doako medikuntzagatik eta haurrenganako bere dedikazio osoagatik nabarmendu zen. Gorostiza doktorearekin batera 1907an Bruselan ospatutako Esne Tanten Kongresura joan zen. Bestalde Emakume Langilearen Montepioko Zuzendaria ere izan zen, bere eraketze unetik; Bizkaiko Zientzia Medikoen Akademiako Lehendakaria. 1941eko martxoaren 29ko Udal Batzarraren erabakiz Esne Tanta aurrerantzean "Entrecanales Doktorea Esne Tanta" izendatuko da.