Konposatzaileak

Echeverria, Jesus Maria

1963ko irailaren 9n Iruñean jaiotako orkestra zuzendari eta konpositorea.

Bere aitona, Claudio Jaime, Oliteko Bandako klarinete-jotzailea izan zen eta honekin hasi zituen solfeo eta klarineteko ikasketak. Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan eskuratu zuen klarineteko goi titulua, karrera-amaierako eta Paulino Caballero sariekin. Konposizioa Agustin González Acilu, Francisco Escudero eta Gotzon Aulestia maisuekin ikasi zuen. Honez gainera, hiru urtez Vienako (Austria) Kontserbatorioan eta Royal Academy of Music eskolan (Londres) orkestra zuzendari prestakuntza jaso zuen. Azken honetan, zuzendari ezberdinen dizipulu izan zen, besteak beste, sir Colin Davisena. Cristobal Halffter, Javier Darias, Tomas Marco eta Mauricio Sotelorekin konposizio kurtsoak egin zituen.

Bere sarien artean aipatzekoak dira: INJUVE Konposizio saria (1998 eta 1999); Fred Southall Memorial Prize orkestra zuzendaritza saria (Londres) (1989); Pablo Sorozabal saria Konposizioan (1999); Nafarroako Gobernuaren Konposizio saria (1999) XVIII. Joaquin Turina Konposizio Saria (2000), Requiem sine verbis-ekin, eta XV. Ciutat d'Alcoi Konposizio Saria Coplas lanarekin. 2001 urtean "Isla de la Gomera" izeneko musika-konposizioko lehiaketa iberoamerikarraren hirugarren argitalpena irabazi zuen, denarekin baritono eta harizko orkestrarako lana egin zelarik.

1985an Oliteko Bandako zuzendari izendatu zuten eta urte berean Donostiako Kontserbatorioko Banda Sinfonikoko klarinete nagusi postua eskuratu zuen, ondoren bertako zuzendariorde ere izendatu zutelarik.

23 urte zituela, Donostiako Ganbera-Orkestra sortu zuen. Londresko egonaldietan zehar The European Sinfonia (1987) orkestra zuzendu zuen nazioarteko bira batzuetan. 1988 urtean Pablo Sarasate Orkestran (Iruñea) zuzendari kolaborazioak egiten hasi zen eta hurrengo urtean lehen aldiz Euskadiko Orkestra Sinfonikoa zuzendu zuen. Letoniako Orkestra Nazionala eta Errusiako Nazionala ere zuzendu ditu.

CRG

  • Alfanhui (1984)
  • Ander (1985)
  • Elegía (1993)
  • Música para unas imágenes (1996)
  • Noche de Paz (1996)
  • Dos Bocetos (1996)
  • Metamorphosis (1997)
  • El hombre y el espacio (1998)
  • Requiem sine verbis (1999)
  • Hospital Krev (1999)
  • Ajoi (1999).
  • Fantasía sobre un estudio de clarinete (1984).
  • Klarinete eta pianorako sonata (1985)
  • Septeto (1986)
  • Divertimento (1986)
  • Cuarteto nº 1 (1988)
  • Trío nº 2 (1992)
  • Ziga (1998)
  • Ennea (1998) (Premio Gobierno de navarra)
  • Cuarteto en cuerda nº 2 Tétares (1998) (Premio Pablo Sorozábal) (1998)
  • Estudio para piano (1999)
  • Coplas (1999)
  • Diálogos (1999)
  • Cuarteto de cuerda nº 3 En el interior de la memori a (2000)
  • Reflexiones (2000)
  • Pente (2000).
  • Dos canciones (1992).

Rítmica (1995). 2001 urteko otsailean Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan bere Ennea III lana aurkeztu zuen, Nafarroako Gobernuko 1999 urteko Musika Konposizio Saria izan zena. Autorearen zuzendaritzapean antzeztu zuen lan hau Siglo XXI Taldeak.

CRG

Jesus Echeverriaren lanekin grabaturiko bi diska daude: Dos Bocetos, Pablo Sarasate orkestrarekin eta Olaf Kochen zuzendaritzarekin, Musika Garaikidea Fundazioak argitaratua, eta Tétares 2. zk. Harizko Laukotea, Euskadi eta Nafarroako Konpositoreen Elkartea eta Espainiako Egile eta Editoreen Elkartearen eskutik (2000).

CRG

  • GOROSABEL GARAI, Amaia: "Echeverría, Jesús María". Non: Casares, E. (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericano. Madril, Egile eta Editoreen Elkartea, 1999. 4. t., 588 or.
  • Bere lan batzuk Eresbileko artxiboan daude.

KSE