Arkitektura

Baluarte Jauregia. Iruña

Baluarte polemika eta kritika askoren sortzaile izan da eraiki zenetik arrazoi eta hiriko sektore ezberdinengatik. Fatxadako kolore beltza eta Ziudadelari bizkar emanez kokatzea, plazako adokin irregularrak (losa lauagoengatik aldatu behar izan ziren oinezkoentzat zailtasunak sortzen baitzituen), eraikinean kafetegiak zuen kokapen ez aproposa (plaza erdian beste kafetegi bat eraiki behar izatea ekarri zuen), lurpeko aparkalekura jaisteko eskailerak kalera irekiak izanik euriteetan inundagarriak direla, eta abar.

Aipatu beharra dago bestalde, polemika handia dagoela arkitektoak ez zuelako eraikinaren errotulazioa euskaraz jarri nahi, haren "estetika hondatuko lukeelako".