Arkitektura

Baluarte Jauregia. Iruña

Iruña 90. hamarkadan mundu mailako ekimenak garatzea ahalbidetuko zion kultur ekipamendu gabezia jasaten hasi zen. Garai hartan Gayarre antzokia erabiltzen zen, baina txiki geratu zen ez baitzuen ahalbidetzen operak ala ikuskizun handiak garatzea. Honela, Iruñako udalak kultur gabezia guzti hauek asetuko zituen eraikin berria egitea erabaki zuen.

Horretarako, Ziudadelaren, Parlamentu berriaren eta autobus geltokiaren ondoan zuen orubea erabili zen, hiriaren erdigunean. Beraz, konkurtso bidez estatuko arkitektura estudioak gonbidatu zituen proposamenak egitera. Honen garaile izan zen Patxi Mangado arkitektoaren taldea.

Obra prozesua hasi eta aparkalekuek osatuko zuten zuloa egitean Ziudadelako baluarte baten aztarnak aurkitu ziren, San Anton baluartearenak, 1950. hamarkadan Ejerzitoaren hiribidea eraikitzeko eraitsia izan zena. Eraikinari izena emango dion baluarte hau diseinuan integratzea erabaki zen eta aztarnak mantenduko zituen erakusketa areto berria sortu.

2003ko urrian Lugoko dukeek inauguratu zuten eta dozenaka erakusketa, konferentzi eta kontzertu jaso ditu geroztik.

Baluartek kokapen pribilegiatua du: hiriko merkataritza gune dinamikoenak eta Iruñako Ziudadela, parke bilakatutako XVI. mendeko gotorleku ederra, gurutzatzen diren tokia. Eraikina lehenengo zabalgunean dago kokatuta, XX. mendearen hasieran infanteria kuartelak eraiki ziren tokian, Baluarte plazan (42.81361°N 1.64722°W ).

Ejerzitoaren hiribidean kokatzeak, trafiko handiko bidea, eta Iruñeako zentro historikotik eta Gotorlekutik gertu egoteak eman dio neurri handi batean eraikinari forma eta antolaketa: Ejerzitoaren hiribideari bizkarra ematen dion eta Parlamentu berrirantz irekitzen den L formako bolumena. Era honetara, 10.000m² ko oinezko plaza handi bat osatzen da, Baluarte Plaza.

Barne antolaketa garbia da. Areto nagusiak hegal oso bat hartzen du, inguratzen duten pasillo handi batzuekin batera. Beste hegalak erakusketa eta batzar aretoak ditu, eta bi hegalen artean geratzen da harrera nagusi handia.

Eraikina Hormigoi zati handiekin isten da Ejerzitoaren hiribidera eta behealdean beirate handi batekin irekitzen da plazaren aldera. Zinbawetik ekarritako kuartzita plakez estalia dago, eraikinari izaera masiboa ematen diote eta ondo jasaten dute gertuko trafikoaren kutsadura.

  • Harrera Nagusia.

Eraikinaren harrera eta antolamendu eremua da. Areto Nagusi eta Ganbera Aretoko bi pareta handik mugatzen duten 800 m² ko azalera harrerak, koktelak eta abar ospatzeko.

  • Areto Nagusia.

Areto nagusiak 1568 eserlekuko edukiera du eta honen diseinuak aretoaren edozein puntutik eszenatokia ikustea ahalbidetzen du. Pago zurez estalitako paretek eta argiztapen sistemak definitzen dute aretoa. Bertan, era guztietako kultur ekitaldi eta batzarrak ospatzen dira. Eszenatokiak 520 m² ko azalera du, gehienez 18,8 metroko sakonera eta 27,7 metroko zabalera.

  • Ganbera Aretoa.

Ganbera aretoa neurri ertaineko bilera eta biltzarrak ospatzeko 444 pertsonentzako lekua duen aretoa da. Eraikineko behe-solairuan kokatuta, barne kafetegiaren alboan, formatu txikiko kontzertu eta kultur ekintzetarako ere erabiltzen da. Eszenatokiak 104 m² ko azalera du, gehienez 7,2 metroko sakonera eta 14,5 metroko zabalera.

  • Batzar Aretoak: Ziudadela Eta Luneta Aretoak.

Baluarteko hirugarren solairuan, atondo eta korridoreetako beira-horma handietan zehar Ziudadela parkera eta plazara zabaltzen diren bilera eta batzarrak hartzeko zehazki diseinatutako 440 m² ko bi areto daude. Aretoen aldakortasunak hauek formatu ezberdinetan muntatzeko aukera ematen du panel modularrei esker. Bi areto hauek atondo zabal batek banatzen ditu eta batzar eta bileren erakusketa txikiak ala kafe nahiz aperitibo etenaldietarako tokia da.

  • Hitzaldi Areto Txikiak: Gola, Corona Eta Sala Bulevar.

1. solairuan Gola, Corona eta Bulevar areto txikiak daude. Kaletik nahiz atondo nagusitik sar daiteke haietara eta hitzaldi ala batzarren emanaldi paraleloetarako erabiltzen dira. Bi aretok 97na besaulki finko dituzte eta hirugarrena berriz 200 m² ko gune garbia da.

  • Erakusketa Aretoak: Behe Solairua, Mezamina Eta Harresia.

Baluarteko erakusketa aretoaren berezitasuna zabaltasuna, argitasuna eta zutaberik ez izatea da. Lurreko harri gris ilunak hormako zuriarekin eta plazara zabaltzen den kristalarekin kontraste egiten du. 2.000 m² ko azalera eta 3tik 9,25 metrorako altuera dituen aretoa gainerako eraikinera Ganbera Aretoa estaltzen duen zurezko paretarekin ixten da. Feriak, erakusketak eta abar antolatzeko tokia da.

Mezamina Aretoak, lehen solairuan, 1.000 m² ko azalera eta 5,35 metroko altuera, zurez estalitako lurra eta kalera zabaltzen den lehiate handia dauzka. Bi eskaileraren bidez elkartzen da erakusketa areto nagusiarekin.

Harresiaren aretoa Iruñako Ziudadelaren bost bastioietako baten aztarnek mugatzen duten 1.800 m² ko eta 6,35 metroko altuerako aretoa da. XVI. Mendeko harresi honen kontserbazio eta integrazioak leku berezi bilakatzen du.