Jaialdiak-Ekimenak

Eusko Ikaskuntzen Kongresua

"Euskal zientzia eta kultura, eta sare telematikoak = Ciencia y cultura vasca, y redes telemáticas = Science et culture basque, et réseaux télématiques" izenburupean 2001eko azaroaren 28tik 30era bitartean ospatu zen Donostia-San Sebastianen XV. Eusko Ikaskuntzen Kongresua. Kongresuak, hamaika herritatik etorritako ea 200 txostengilek parte hartu zuen, batzarkideen kopurua bostehunetik gorako izanez, zientzia-, kultura- eta arte-egoeraren inguruan sakon jardun zuen, sorkuntzaren eta ezagutzarengan informazio-sistema berrien duten eragina jorratuz.

Sei lan-atal sortu ziren, eta txosten eta komunikazio guztiak Kongresua ospatu aurretik argitaratu ziren kongresuan zehar eztabaidak mesedegarri izan zitezen.

XXI. mendearen hasierako politika-, erakunde-, eta gizarte-koordenadetan eta azken teknologia-iraultzarekin sortutako eszenatokian Euskal Herrian Arte-, Kultura-, eta Zientzia-egoerari buruzko azterketa orokorra egin zen, eta hanpadura berezia jarri zen etorkizunari begirako hurrengo arlo biotan: Europa berrian txertatzea eta Euskal Herrian gizarte-mugimenduen egoera.

Eusko Ikaskuntzen XV. Kongresua ondorengo programaren arabera garatu zen:

  1. Gure iraganarentzako etorkizun bat: Antropología-esparruan eta Kultura-Ondarearekikoan berrikuntzak
    1. Kultura Ondarea
    2. Arkeologia
    3. Antropología Fisikoa
    4. Gizarte-, eta Kultura-Antropologia
    5. Folklorea
  2. Euskal Herria Europa berrian. Historia eta Zuzenbidearen ikuspegitik.
    1. Baskonia atzo eta gaur
    2. Globalizazioa
    3. Europan txertatzea
  3. Euskal Herrian gizarte-zibelaren ahotsa. Aktore berriak eta gizarte-aldaketa milako urte berriaren atarian.
    1. Euskal gizarte zibilaren ahotsa
    2. Globalizazioa eta gizartea milako urte berriaren atarian
    3. Gizarte-aldaketak eta gizarte-aniztasuna Euskal Herrian
  4. Literatura eta Arte Eszenikoak. Egoeraren maila.
    1. Literatura
    2. Musika
    3. Dantza
    4. Teatro
    5. Bertsolaritza
    6. Zinea
  5. Arte plastikoak. Egoeraren maila
    1. Arkitektura
    2. Zizelkaritza
    3. Margotzea
    4. Argazkigintza
    5. Arte elektronikoa
  6. Ezagutzaren gizartea eta Euskal Herria. Egoera eta etorkizunerako ikuspegia
    1. Teknologia eta berrikuntza
    2. Sare-lana eta ezagutza
    3. Zientzia-ezagutza
    4. Ezagutza-gizartearen agenteek

Sei atalotariko bakoitzak XXI. mendeko erronkei aurre egite aldera euskal gizartearen egoerari buruzko diagnosia garrantzitsu bat osatzera etorri ziren ondorioak gauzatu zituen.

JAS