Jaialdiak-Ekimenak

Eusko Ikaskuntzen Kongresua

Eusko Ikaskuntzen Lehen Kongresuko 75. urteurrenean, Eusko Ikaskuntza berriz ere, aurreko kongresuetan ere gai errepikaria zela, hezkuntzaz arduratu zen. "Estudios vascos en el sistema educativo = Euskal Ikaskuntza hezkuntza sarean" izan zen 1993.eko azaroaren 30etik abenduaren 3ra bitartean Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian ospatutako XII. Kongresuaren izenburua.

  1. Unibertsitateak eskoletako geletako errealitatearen ezagutza hurbilago eta zehatzagoa izatea segurtatu dezaten urratsak ematea.
  2. Konpartimentu estanko desberdinetan (gela, eskola, eskualde, bailara, lurralde...) hezkuntza komunitatearen zatikatze eta komunikaziorik eza gainditzea ekarriko luketen hezkuntza esperientzien kontraste eta etengabeko informazio-jarioa sustatu.
  3. Hezkuntza Sistemari, "beste lengoaia" (informatikoa, ikus-entzunezkoa, multimedia, plastikoa...) batzuetan eta ezarritako kodeekiko inguru "kritiko" baten barruan, alfabetatzean inplikatzeko beharrezko baliabideak ematea.
  4. Teknologia berrien arloan hezkuntza-estrategiak bideratu eta ahaleginen, publikoen zein pribatuen, koordinazioa ahalbidetu dezan Hezkuntza-Teknologia Berrien Euskal Plan baten erabateko beharrizana.
  5. Hezkuntza-Sistemaren zerbitzutan data-banku eta hezkuntza-telebista bat sortu.
  6. Berezitasunez hezkuntza-ekoizpena (ikus-entzunezkoa, teknologia eta multimediazkoa) sustatu: "hezkuntzatik eta hezkuntzarentzako"
  7. Gizartearen eta Hezkuntza-sistemaren arteko harremanak estutu, honek komunitate-sare guztiaren heziketarako erabilera egin dezan eta eskola-edukiak gizartearen eskakizunetara uztartuta izan daitezen. Laburbilduz, ezagutzak ez daitezela bere horretan helburu itxi bat izan (jakintza-mailen ezagutza), ingurunean izan ditzakegun baliabideak erabiliz bizitzaren ikasketarako bide eta egiazko izatea ulertu ahal izateko tresna baizik.
  8. Bizitzarako ikasbidea oldozmen osoaren garapenean oinarrituta egon dadila, osoko ikuspegian, eta toki- eta mundu-mailako eguneroko eta orokorrak diren arazoei erantzuna ematera bideratutako ahalmenen garapenean oinarritutakoetan.
  9. Gure elebitasun eta eleaniztasunaren esparruko esperientziei buruzko ikerketen garapena, eta Euskal Herrian eta baita gainerako mundu-mailakoan ere izan daitezkeenen ezagutza egokia.
  10. Eusko Ikaskuntzen inguruko gradu-ondoko, master eta doktoretza ikastaroak bultzatzeaz gain ikerketarako gune eta Unibertsitate desberdinetako ikasketa-programa eta esperientzia desberdinen arteko trukatze eta koordinazioa bultzatzean jardun.

JAS