Jaialdiak-Ekimenak

Eusko Ikaskuntzen Kongresua

Eusko Ikaskuntzak, berrogei urtetan debekatuta egon ondoren, hirurogei urte arinago Eusko Ikaskuntzen Lehen Kongresua izan zen Oñatiko Unibertsitateko eraikin errenazentistan 1978ko irailaren 17ko igandez ospatutako bazkideen Batzar Nagusiz bere jarduna berriz hasten du.

Jardunaldi hartan, euskal ikaskuntzetako jakite-arlo bakoitzaren egoerari buruzko balantzea aurkezten zuten diziplina bakoitzeko adituek egindako hamahiru txosten aurkeztu ziren neurrian, kongresu-zirriborroa garatu zen: Julio Caro Baroja (Antropologia eta Etnografia), Edorta Kortadi (Arte Ederrak), Juan José Echeberría (Giza- eta Ekonomia-Zientziak. Soziologia, Giza- eta Ekonomia-Zientzia-Psikologia), Karlos Santamaría (Fisika-Kimika-Matematika-Zientziak), Iñaki Mª Barriola (Zientzia-Medikoak), Jesús Elósegui (Natura-Zientziak), Adrián Celaya (Zuzenbidea), Francisco Salinas (nafar lege-foru ikerketa eta ikasketak), Ander Manterola (Hezkuntza), Andrés E. de Mañaricúa (Historia-Geografia), Manuel Lekuona (Hizkuntza eta Literatura), Jorge de Riezu (Musika eta Folklorea), eta Jesús Altuna (Historiaurrea eta Arkeologia).

Eusko Ikaskuntzen IX. Kongresua -diktaduraren azkenean Eusko Ikaskuntza berreratu zeneko lehena- Bilbon, Merkataritza Ganbaran, 1983ko urriaren 24tik 29ra ospatu zen. Debeku-urteetan ospatutako jakintzaniztun eta gaianitzeko izaeradunekoen ondoren, oraingoan oldozmen-arlo jakin baterantz Kongresua bideratzearekiko guda aurreko tradizioa berreskuratzen zen. Kongresuaren izenburua hauxe izan zen: "Antecedentes próximos de la sociedad vasca actual. Siglos XVIII y XIX = Gaurko euskal gizartearen sorburu hurbilak. XVIII-XIX. mendeak". Batzorde antolatzailearen lehendakaria zen Jose Miguel de Barandiaran jaunak bere ekitaldi-hasierako hitzaldian laburbildu zuen:

"Los temas que fueron objeto de estudio en los anteriores Congresos de Eusko Ikaskuntza eran muy variados, mas todos venían respondiendo a exigencias del ambiente vasco de la época, y sirvieron afortunadamente para reanimar tal ambiente, reforzarlo y enriquecerlo. El Congreso que hoy inauguramos ha nacido en ambiente parecido y con el mismo ideal, si bien mirando a las especiales circunstancias de nuestro tiempo".

Eusko Ikaskuntzen IX. Kongresuak, alde batetik ""cómo ha sido este nuestro pueblo en los dos últimos siglos, cómo ha resuelto los problemas que le planteaba la vida y cómo ha sido su comportamiento en los diversos aspectos de su andadura" jorratzeari ekin zion; aldi honetan gertatutako egikariak ikastetik haratago hurrengo helburua ezarri zuen: "analizar la sociedad vasca en todas sus dimensiones" eta aro garaikideko bere itxuraketa.

Kongresuak iraun zituen sei egunetan 17 txosten eta 43 komunikazio aurkeztu ziren. Lehenengoei buruzkoetan, jakintza arlo desberdinetako adituek hurrengo arloei buruzko analisiak egin zituzten: historia-esparrua (Miguel Artola), ideologia-arloa (Vicente Manterola), Industria-ekonomia (Luis Mª Bilbao), Lehen ekonomia (Emiliano Fernández de Pinedo), Ekonomia eta iraultza burgesa (Javier Mª Donezar), Gizartea (Ignacio Olabarri), Erlijio-historia (Isidoro Pinedo, Francisco Rodríguez del Coro), Hizkuntza (Koldo Mitxelena) eta Euskal Literatura (Jesús Mª Lasagabaster), Medikuntza (Luis Sánchez Granjel), Hezkuntza (Carmelo Sáenz de Santamaría), Arquitectura (Carlos Sambricio), Musika (José Luis Ansorena) eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteari buruzko ikerketak (Ignacio Tellechea Idígoras).

195 Batzarkide izan ziren, euretatik %35 emakumeak izanez.

JAS