Jaialdiak-Ekimenak

Eusko Ikaskuntzen Kongresua

Talde bezala gure herrian ezagutzen ditugun kultura-manifestazioak, bai batzar gisa direla, bai Euskal Tradizioaren nazioarteko jai gisa edo Eusko Ikaskuntzen Kongresu bezala direla, ehun-urtekotik gorako ditugu.

Horrela, 1857ko urriaren 9an Baionan, Luis Luciano de Bonaparteren lehendakaritzapean azaroaren 12ra arte iraun zuen Bilbo, Araba eta Iruñerako ikasketa-bidaiadun Eusko Ikaskuntzen Lehenbiziko Kongresu bezala izendatu dezakeguna inauguratu zen.

1897an, Donibane Lohizunen, Etnografia Elkarteko Patronatupean, bertako Udalak kultura- eta herri-izaeradun batzarraldidun Fiestas Internacionales de la Tradición Basque antolatzen ditu, berari buruzko laburpenak Euskal Hizkuntza, Musika, Literatura, Antzerkia, Soziologia, Zuzenbidea, Historia eta Antropologiari buruzko ikerketak dituen 500 orrialdeko liburuki baten azalduz.

1901eko irailaren 2tik 5era, Parisen, Erakusketa Unibertsala zela eta, Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Kongresua izeneko batzarra, horretarako Jauregiko E aretoan izan zedin zegokion erretserba eginez, ospatu zen. Erakusketa horretara Aranzadik, Arana-Goirik, Lacombek, Schuchardtek, etab-ek idazlanak aurkezten dituzte eta Iriarte eta Sescosse jaunen bitartez Ameriketan bizi direnek ere.

1901-1902ko negutean Hendaiako Kongresua ospatzen da; 1906an Donostiako Batzarra, Arturo Campionen lehendakaritzapean, eta 1911 Biarritz-Bayona Kongresua.

Kultura-agerraldiok 1914ko europar gudak eten egin zituen. 1953ko martxoan argitaratutako Baionako Gure Herria aldizkarian, "Los Congresos de Estudios Vascos tienen una Historia, por el cual nuestros lectores pueden tener conocimiento de los temas en ellos tratados" izenburupean Jose Villalongak idatzitako idatzi bat agertzen da.

BEL