Pintoreak

Ciga Etxandi, Javier

Margolaria. Iruñean jai ozen 1877an. 1960an zendu zen.

Pintura historikoa eta kostunbrista landu zuen, Nafarroan bere garaiko oso erretratista ospetsua izan zen. Bere ibilbide akademikoa Iruñako Arte eta Ofizioetako eskolan hasi zen, Carceller eta Zubiri irakasleekin, eta 1907an García Asartaren magisterioa jaso zuen. 1909 eta 1911 artean bere Madrilgo etapa garatuko du San Fernando Akademian, non José Moreno Carbonero eta José Garnelo irakasleekin arituko den. Bertan irakasle titulua lortu zuen eta bost lehenengo mailako diploma eta urrezko domina ere. 1912 eta 1914 tartean, bere Pariseko etapa hasiko du. Bertan, 1914an Udaberriko Aretoan izango da El mercado de Elizondo koadroarekin, Paris-eko Grand Salon erakusketako kide bezala onartuta izango delarik. Bestalde, 1915 eta 1917an Exposiciones Nacionales de Bellas Artes de Madrid erakusketan parte hartu zuen. 1920 eta 1923 urteen artean aurrena, eta gero 1930 y 1931 urteetan ere, Eusko Alderdi Jeltzalearen zinegotzia izan zen Iruñako Udalean. Gerra zibilia iristean atxilotua izan zen urte eta erdi, horrek, adinaren arazoei lotuta, bere azkeneko etapa okertu zuelarik.

Bere lanen artean, erretrato aunitz aurkitzen ditugu eta azpimarratzekoak dira: Arturo Campión erretratoa; Reunión de los doce ancianos bajo la sombra del roble de Jaureguizar, margo historikoa; El panadero de Elizondo; Tipo Bozatarra; Mercado de Elizondo, margo kostumbrista; eta batez ere, el Viático en el Baztán, Nafarroako Foru Aldundiak dauka jabetza.