Kontzeptua

Inauteriak

Euskal Herriko inauterietan, lehenik eta behin herrikoi eta tradizionaltzat hartzen diren eskeak aurki ditzakegu. Horietako zenbait ibilbide bati jarraituz egiten dira segizio (konplexu edo sinpleak) batean. Bizimoduaren ardatza baserria duten auzoetan zehar ibiltzen dira, auzoz auzo, sakabanaturik egon arren; eta herrigunea osatzen duten etxeetan zehar ere egiten da eskea.

Talde bakoitzak (haurrez zein gaztez osatua) modu antolatuan egiten du aurreikusitako ibilbidea: abestiekin; dantzekin; bi elementuan nahastuta; edota, besterik gabe, etxeko jaunei oles eginez. Bisitatutako etxebizitzan hilberriren bat egonez gero, "Aitagure" bat errezatu eta letaniak egiten ziren. Talde horiek zati batean edo osotasunean uniformez jantzita egiten zuten ibilbidea. Abestia baten edo dantza batzuen truke, orokorrean, jakiak ematen zitzaizkien (arrautzak, txorizoa, fruitu lehorrak, etab.). Gaur egun, dirua da biltzen dena. Jasotako guztiarekin bazkari edota afari bat edo ugari egiten ziren.

Carnaval

Bigarren ekitaldia plazako dantzaldia izaten zen. Hau izaten zen jendetsuena. Dantzaldi hori igande-inauteri eta astearte-inauteri artean egiten zen. Gazteak bertaratzen ziren dantzaldira. Batzuk mozorrotuta eta maskaraz jantzita eta, beste batzuk mozorrorik eta maskararik gabe. Dantzaldian dantza "solteak" (Fandangoa, Jota, Porrusalda edo Arin-arina) nahiz lotuak (Valsa, Pasodoblea, Txotisa, Fox trot, etab.) dantzatzen ziren.

Dena den, dantza ezberdinak egiteko dantzaldi hori ez zen herritarrentzako dibertimendurako une bakarra. Era guztietako jolasak egiten ziren: esate baterako, haurren artean ezaguna zen "higui" delakoa edota Oilasko Jokua, non hegazti bati lepoa mozten baitzitzaion.

Desfileetara iritsi gara. Desfileak hiriburuetan eta biztanle ugariko herriren batean egiten ziren soilik. Horrela, konpartsa gisa ikasle-errondailak eta herrietako errondailak atera ohi ziren, uniforme egokiz jantzita. Horiek abestiak interpretatzen zituzten, besteak beste, gobernuari eta beste botere instituzional batzuei buruz, aire-istripu bati buruz, itsasoko hondamendiei buruz edota komunitatean garrantzitsua izandako gertakari baten inguruan. Satira eta kritika soziala erabiltzen ziren, behe-klaseak botere faktikoen aurrean zuen kexua irudikatzeko formula gisa. Batzuk oinez joaten ziren ahapaldiak esanez, eta besteak karrozetan igota joaten ziren konfeti eta serpentinak jaurtikiz.

Kolore anitzeko desfile horiekin batera (edo aparte), herriaren erdigunea zeharkatzen duten segizio irrigarriekin, inauteriaren amaiera irudikatzen da. "Sardina-ehorzketa" delakoa da. Bertan, negar-kantariek aipatutako patua iragartzen dute, sardinzarra errez edo uretara botaz.