Kontzeptua

Done Jakue Bidea

Erreforma protestanteaz aurretik bidea Europako nazionalitate guztietako pertsonek egiten zuten -batzuk Jerusalemera, Erromara eta Konpostelara zihoazen-, eta, Picauden ustez, urrunagoko tokietako pertsonak ere kontuan hartu behar dira:

"Leku honetara herri barbaroak eta munduko klima guztietan bizi direnak datoz, hau da: frankoak, normandiarrak, eskoziarrak, irlandarrak, galiarrak, teutoiak, iberiarrak, gaskoiak, bavariarrak, fedegabe nafarrak, euskaldunak, godoak, proventzarrak, garraskoarrak, lorenenseak, gautoak, ingelesak, bretoiak, Kornuallesekoak, flandestarrak, frisiarrak, alobrogeak, italiarrak, Apuliakoak, poitevindarrak, akitaniarrak, grekoak, armeniarrak, daziarrak, norvegiarrak, errusiarrak, joriantoak, nubioak, partoak, errumaniarrak, galaziarrak, efesiarrak, mediarrak, toskanarrak, calabriarrak, saxoiak, siziliarrak, Asiakoak, Pontokoak, Bitiniakoak, indiarrak, kretatarrak, Jerusalemgoak, Antiokiakoak, galilearrak, Sardesekoak, Ziprekoak, hungariarrak, bulgariarrak, eslaviarrak, afrikarrak, persiarrak, alexandriarrak, egiptoarrak, siriarrak, arabiarrak, colosaskoak, mairuak, etiopiarrak, filipotarrak, Kapadoziarrak, korintoarrak, Panfiliakoak, Silizearrak, judutarrak, eta zenbatezinezko hizkuntza, tribu eta nazio guztietako pertsonak".

AAA