Kontzeptua

Done Jakue Bidea

Mendetan zehar erromesaldiek Nafarroa osoa gurutzatu zuten apostolu kristauaren hilobira joateko, kontinentearen eta Konpostelako Santiagoren arteko igarobidea zelako. Seigarren Merindadean, Ostabatek Garrisetik, Saint-Palaisetik eta Haranbeltsetik zetozen hiru bideetako bidaiariak biltzen zituen: turonensea, lemosina eta podensea.

  1. Ostabat-Gares. Hemendik abiatzen zen Garesera (Puente la Reina) erromes kopuru gehiena; Saint-Jean-le-Vieuxen taldeak adarkatzen ziren, batzuk Donibane Garazi (Saint-Jean-Pied de Port)-Arneguy-Luzaide/Valcarlos eta Ibañetako mendatea gurutzatzen zuten, beste batzuk Saint-Jean-le-Vieux, Zaro, Saint-Michel-le-Vieux eta Cizeko mendateetatik joaten ziren. Orreaga/Roncesvalleseko monasterioa toki garrantzitsua zen. Ondoren hurrengoak datoz: Auritz, Aurizperri, Ureta, Viscarret, Erro, Lizoain, Zubiri, Trinidad de Arre, Atarrabia, Burlata, Iruñea, Fuente de Hierro, Zizur Txikia, Alto del Perdón, Uterga, Muruzabal, Obanos. Herrien segida honetan aldaera txikiak zeuden.
  2. Yesa-Gares. Aragoiko mugaldetik izen bereko ibaia igaroz Nafarroara heltzen zen. Ibilbideak Xabier, Zangoza, hemen ibaia berriro ere zeharkatzen zen, Rocaforte, Irunberri, Idotzin, Getze-Ibargoiti, Elo, Tiebas, Arrizabalaga, Eneritz, Eunate, eta Obanos gurutzatzen zituen.
  3. Gares-Viana. Gares/Puente la Reinan bide frantsesa bat egiten da eta Pirinioetan hasitako mendebalderako inflexioa jarraitzen du. Erromesek Arga zeharkatu ondoren, Mañeru, Zirauki, San Roman, Lorka, Villatuerta, Lizarra, Rocamador, Iratxe, Azketa, Urbiola, Villamayor, Los Arcos, Monjardín, eta Torres del Río gurutzatzen zuten. Harrizko zubitik Arga igarota Errioxan barneratzen ziren, Logroñorako bidean, Navarrete, Niara (Nájera), Azofra, Ozkabarte eta Grañón, Burgosera heldu aurreko azken herria, zeharkatuz.

AAA