Jaialdiak-Ekimenak

Lantzeko Inauteriak

Inauteri horiei buruzko idatzizko lehen lekukotzetako bat 1931ean topa dezakegu, V. Alfordek idatzitako testuan. Zaldikoari buruzko testua da oso-osorik eta bertan heriotza eragiten dion tiro bat jasotzen duela esaten da.

Gerra zibila eta haren ostean etorri ziren gobernuaren debeku ezberdinak iritsi aurretik, Inauteri-igandearen aurreko igandez haurrak mozorrotuta atera ohi ziren. XX. mendeko hastapenetik 1945. urtera arte, ordea, debekuak etengabeak eta iraunkorrak izan ziren. Dena den, ez zuten herritarren ahotsa isiltzerik lortu.

Lehen albiste garrantzitsuak idatzizko lekukotzetan irakur ditzakegu. Horren adibidea da Iribarrenena, 1944koa. Bertan balio historiko handiko xehetasuna jasotzen da. Lan horretan hainbat argazki agertzen dira idatzizko edukiari lagunduz.

Hogei urte beranduago, 1964an, Pio Caro Baroja eta Julio anaia, "El año del pueblo. Documentales folklóricos de España" proiektuaren barruan festari buruzko dokumental bat prestatzeko xedez, herrira hurbildu ziren Inauteriak birsortzeko; izan ere, dagoeneko ez ziren ospatzen, gutxienez Iribarrenek jasotako azken alditik.

Orduko hartan, anaiek azken ospakizunean parte hartu zuten adin nagusiko eta helduak elkartu zituzten. Alboan herriko gazteak kokatu ziren, ospakizuna sekula ikusi ez zutenak eta, Piok aipatzen duenez, uko egin ziotenak hasiera batean ekitaldia burutzeari.

Gazteak parte hartzeko limurtu ondoren, eszena guztiak gainjarri ziren bata bestearen atzetik eta filma burutu zen, irudikapen horren oroitzapen plastiko gisa geratu delarik. Gainera, gertakari hark oihartzun handia izan zuen herrian eta, ordutik, berriro ere Inauteriak ospatzen hasi ziren debekuen gainetik eta, gaur egun, guganaino iritsi da Nafarroako Interes Kulturaleko Ondare Ez-material bilakatuz.