Kulturalak

Euskaltzaindia

1918ko irailaren 5ean, Oñatiko Unibertsitatean eusko Aldundien urgazpean ospatutako Eusko Ikaskuntzen Lehen Kongresuan zehar atal bitan banatutako euskeraren babes eta ikerketarako erakunde bat sortzearekiko erabakia onartu zen: ikerketa saila, euskal lingüistikaren arazo guztiak bere arlo guzietan ikerketzea xede izango zuen atala eta bestalde ekintza praktikorako atala, bere xedea udalenganako aholkularitza, itzulpen bulegoa, euskeraren irakaskuntza ezartzen zuten hezkuntza-tokiei laguntza eskaintza, argitalpenak, eta gizarte maila guztietan euskeraren berreraikuntza eta babesa zituena. Helburu horretarako Batzarrak emandako epearen barruan oinarriak idatzi eta euskal Aldundien eskura jarriko zituen ponentzia bat izendatu zen. Horren ondorioan dago Euskaltzaindiaren sorrera, Lehendabiziko Euskal Ikaskuntzen Kongresuko alearen 487. orrialdean adierazten denaren arabera (Bilbao, 1919-1920). Handik hilabete gutxira, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Aldundiek proiektua onartu egin zuten.



1919ko irailaren 11an Gipuzkoako Aldundian ospatutako lehendabiziko batzarrean, Oñatin izendatutako euskaltzainek, Resurrección María Azkue, Arturo Campión, Luis de Eleizalde eta Julio de Urquijok, Euskaltzaindia osatzekotan beste euskaltzain batzuk izendatu zituzten. Abagune horretan hautatu izana Eguzquiza, Inzagaray, Landerreche, Lhande eta Olabide suertatu zitzaien. Urte bere horretan, 1919an, Azkue botoen gehiengoz lehendakari izendatzen da eta Elizalde Idazkari. Eta urte berean, urrian ospatutako batzarraldian, Schuchardt, Vinson eta Uhlenbeck ohorezko euskaltzain izendatuak izan ziren; horretaz gain beste 44 euskaltzain urgazle ere, gure garaikoetakoak, Manuel Lecuona (gure erakundeko egungo lehendakaria), Isaac Lopez Mendizábal (egun ohorezko kidea), Ramon Menendez Pidal (Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademiako betirako lehendakaria), Juan Cruz Ibarguchi, Gabriel Manterola eta Odón Apraiz.

Eraketari eta lehen batzarrei buruzko guztia lehen "Euskera"-n (I alea, 1 zkia., 1920) jasota dago. Argitalpen horretan esaten denez, Akademiaren sorkuntzaren burutakizuna 1886an datza, Arístides Artiñanok Durangoko Euskara Jaietan Proyecto de Academia Vascongada izenburua zeraman egindako komunikazioaren bitartezko proposamen baten oinarrituz. Geroago, Bizkaiko Aldundiko lehendakaria Adolfo Urkijo zela, eratze-egitasmo bat egin zen, geroztik oinarriok baliagarri izango zirela.

JSO

Euskaltzaindia

Estatutuen lehen artikuluak dioen bezala, Akademia honen helburua euskal hizkuntzaren alde ekitea da, bere literatura- eta herri-hazkuntzan eta baita filologia-ikerketan ere. Akademiak 23 kide oso ditu, hutsuneekin betez doan kopuru finkoa izanez; ohorezko kideak eta kide urgazleak mugagabeak dira, eta egun ohorezko kide bat du eta ehun inguruko urgazle kopurua. Osoko kideak hitza eta botoa dituzte, eta gainontzekoek hitza besterik ez. Osoko kideak jatorriz eta hizkuntzaz euskaldunak izan behar dute. Hala ere, Akademiaren ustez hautagaiengan meritu bereziak ematen direla ikustean, baldintza bi horietatik lehena betetzea salbuetsi egin lezake. Orain arte ez da aipatzen dugun egoera hori inoiz eman izan. Ezinbestekoa da Akademiaren batzar pribatu guztiak euskal hizkuntzan ospatzea. 1920tik 1936ra arte, bere lehen aroan "Euskera" Aldizkaria argitaratu zuen, bertan Akademiaren akta, ikerketa eta lanak bilduz. Bere bigarren aroa 1956an hasi zen, eta ordutik hona normaltasunez argitaratzen jarraitzen du. 1953ko Urrian antzinako "Euskera"-ren jarraipenarekiko lehenbiziko ahalegin bezala koaderno bat argitaratu zen, eta bertan Euskaltzaindiaren argitalpenen aurkibide bat azaltzen da eta garai hartako euskeraren egoera azaldu ere. "Euskera"-k ikerketa lanak eta baita bere ibilbide guztian zehar onartutako erabaki guztiak ere, ortografia-batasunera eta euskalki desberdinez gaindik euskera literario batenganako bateratze-hurbilpenera iritsiz, biltzen ditu.

"Euskera" Argitalpenaz gain hainbat lan kopuru ugari argitaratu ditu, bai lingüístika arloko ikerketak, literaturarenak, bai hedapenerakoak ere. Euren artean aipagarri ditugu: Morfología Vasca (1925) eta Gipuzkera osotua (1935), de R. M. de Azkue; Erderismos (1930), El Acento Vasco (1932) eta La Vida del Euskera (1935) S. Altube-rena; Usauri (1930) eta A. Anabitarteren Donostia (1933) -biak behar izan zuten Akademiak antolatutako Schuchardt sari literarioa-; baita, Axularren Geroren laugarren argitalpena, Lardizabal-en Testamentu berriko kondaira, (1957), Arrese-Beitiaren Olerkiak, (1954), etab. bezalako antzinako idazlanen berrargitalpenak ere. "Euskera"-n argia ikusi zuten antzinako testu batzuen eta beste lan moderno batzuetatik at, argitalpen ugari babestu ditu. Gaur egun argitalpenei dagokien planik serioena, Azkuek ale bitan bildumatu eta Akademiako kideetariko batzuk oraintsu egindako eranskin dokumental batez osatutako euskal herri kantutegiaren (letra eta musikadun mila eta bat abesti) argitalpenak, egile beraren ipuin-bilduma bat eta baita Azkuerenak berarenak diren hiru argitaratu gabeko idazlan argitara ematearekikoak dira. Guzti hori, urrezko ezteietan, sortzaile eta lehenbiziko lehendakaria izan zenaren ohorez. Espezialitateetako hiztegiren batzuk ere argitaratuko dira, adibidez: Aritmetika, Geometria, Geografia, etab., egunero beharrezkoak diren beste hitz batzuei eta hirigintzako hiztegiarekin bat eginda, egungo eskakizunen baitako ikerketarako eta eguneko beharrizan guztietarako hiztegi moderno bat eratzeko korpus bateratua eratuko dute. Euskaltzain-talde bat ikerketa operatiborako sistema ezarriz, lan horretan da.

Lantalde honek eskoletarako testuak hautatu eta prestatuz dabilen beste talde batekin harreman zuzena du. Baina lanik erraldoiena euskera-gaztelera-frantseza hiztegi handiaren argitalpenean datza, hobe esanda, Azkuek 1905-1906an, bi aletan, argitaratu zuen Hiztegi Hirueleduna, oraingoan hiru alek osatuko dute, aurrekoa zuzendu eta handituko (nabarmen handitua gainera) baitu Salamancako Unibertsitateko Katedradun eta Akademia honetako euskaltzain oso eta goragarri den Luis Mitxelena hizkuntzalariaren zuzendaritzapean egingo denak. Litekeena da datorren urtean lehen alea argitaratzea. Akademiak antolatzen dituen literatura-lehiaketak jada euskal letretan ohiko bihurtu dira. Antzinako "Schuchardt" sari hurari, eleberrirako "Domingo de Aguirre", antzerkirako "Toribio de Alzaga", olerkirako "Lizardi", eta bertso-paperetarako "Xenpelar" berriak etorri dira. Gainera, bertsolarien bi urteko txapelketak ere antolatzeari ekiten dio ("Bertsolari Txapelketa").

JSO



Resurrección Maria de Azkue y Aberasturi izan zen Akademiako lehendabiziko lehendakaria, 1919tik bere heriotza ordua iritsi zitzaion 1951. urtera arte erakundearen zuzendaritzaz arduratuz. Azkue hiltzean Ignacio Maria Echaide Lizasoain izan zen lehendakari hautatu berria, hau da, 1952tik 1962an bere heriotza ordura izan zenera arte. Jose Maria Lojendio Irure, hirugarren lehendakaria, 1964tik 1966ra arte izan zen kargu horretan. Manuel Lekuona Etxabeguren, egungo lehendakaria (1968) kargu horretan 1966ko abendutik aurrera dago.

JSO

Euskaltzaindia

Hastapenetik Akademiaren egoitza Bilbon (Ribera, 6) izan da. Azken aldi honetan Donostian, Probintziako Aldundiak gipuzkoar ordezkaritzarako idazkaritza bat zabaldu da. Bere "Euskera" argitalpena eta hizkuntzalaritza ikerketei bakarrik zuzentzen zaie, eta Azkueren Hiztegiaren berraztertu eta gehitutako edizio berriaren prestaketan interes berezia mantentzen jarraitzen du. Baina egungo bere ardurarik handiena, euskeraren geroago eta gehiagoko galbidearen argitan, hizkuntzaren zaintza eta hedapenean laguntzea da, hori gabe Akademia honek ez duelako izateko ziorik. 1966an Institutuetan eta baita nazio-eskoletara ere, lurraldean, sarbidea eman ziezaiola esanez Zientzia eta Hezkuntza Ministerioari eskabide bat aurkeztu zion. 1967ko irailean, Akademiako batzorde bat Hezkuntza Ministroarekin elkarrizketatu zen, berarengandik inpresio onak jasoz. Orain urte asko direla gure Mitxelena hizkuntzalari ospetsuak hauxe adierazi zuen: "Una lengua no oficial difícilmente subsistirá en el mundo de hoy si no dispone del mínimo de medios necesarios para su conservación. En segundo lugar, esta desaparición no supondría un provecho para nadie y sí un empobrecimiento para todos". Hizkuntza-umilazioak eragiten dituen mindurak ez diete herrien anaikidetasunari inolako mesederik ekartzen. Bere eginahala gainditzeko euskaldun guztion ahalegina behar-beharrezkoa da. Jarraitu beharreko ibilbideak zailak dira. Euskaltzaindiak arau orientagarriak eman ditzake, baina egiteratzerako orduan, gure hizkuntza sendotzerakoan, guztion laguntza behar du. Euskaltzaindiaren ahalmen eta botere fakultatiboak oro mugatuak direlako. Euskeraren iraupena, Euskaltzaindiak horretan erantzukizun handia bereganatuz, guztion eginbeharra da. Jose Miguel de Azaolak orain urte batzuk hauxe idazten zuen: "Su pérdida sería una verdadera catástrofe además de suponer una dilapidación injustificable, ya que los vascos del siglo XX no tienen el menor derecho a privar a sus descendientes de la herencia riquísima de su idioma vernáculo, que constituye el exponente más calificado y el fruto más rico del genio de la raza". Euskaltzaindiari hainbesteko ohorea eman zion Julio de Urquijok aholkatu zuen bezala: "...es preciso que los trabajos y esfuerzos existan, y que todos y cada uno de nosotros, aislada y colectivamente, coadyuvemos al resurgimiento del idioma". Honetaz, euskal hiztunak dauden esparru guztietatik zabaltzea beharrezkoa ikusten den eta Gipuzkoako eremu batzuetan emaitza bikainak izan dituen euskal hiztunei idazten eta irakurtzen irakasteko (ezinbesteko eginbeharra, eskoletan euskaldunoi gure hizkuntza irakatsi ez zaigulako) Euskaltzaindiak antolatutako alfabetatze-kanpainengan elkartasun eta garapenerako adibide ona dugu. Idazten era irakurtzen irakasteaz gain euskal literaturarekiko oinarrizko ezagutzak ere ematen direlako. Ohiko euskal literatura dagoana ere esan beharrekoa da Burdeosko Unibertsitateko Lafon irakasleak zioen bezala "más bella y original de lo que se suele creer". Literatura modernoak, ustekabeko garapena lortu du eta egun egile eta argitaletxe bikainak dira. Gure hizkuntza indartzeko egin beharreko lana luze eta gogorra izango da, baina ez etsiarazlea. Jakitun den euskaldun orok bere ekarpena behar du. Gure herriaren kultura-garapenerako euskeraren salbazioak interesik zuen ala ez zuenaz iraganeko eztabaidek, nolabaiteko kultura maila duten pertsonengan jada ez dira aintzat hartzen, ordutik, hizkuntzalaritzak eta soziologiak ere, txikienak izanik ere komunitate guztien aldezpenaren aldeko garapena izan dutelako. Akademiak adigai modernoengan konfiantza du eta baita euskal herriaren nekaezintasunean ere.

JSO