Pintoreak

Dalbret, Mikel

Euskal arte herrikoian oinarritzen den pintore sinbolista, 1941eko azaroaren 19an jaioa.

XXI. mendearen hastapenean Saran bizi eta lan egiten du. Miarritzeko Arroka elkarteko presidente eta euskara irakasle izan da, eta Ondarearen Batzorde Iraunkorraren barnean Arte Plastikoetako ordezkaria da. Hasiera batean, abangoardiako korronte figuratiboetarako joera izan zuen, zehazki, Parisen Figuration Critique Aretoa sortzearen ondorioz. Areto horren sorreran lagundu zuen eta partaidetza aktiboa izan zuen bertan, batez are, Belgikan eta Espainian. 1993. urtean Aretoa utzi zuen behin betikoz. 1980. urtean euskal arte eta kultura herrikoiak gordetzen duen altxorra aurkitu zuen, batez ere, tailu apaingarriaren alorrean eta disko-formako hilarritik eratorritako sinbolismoan.

1993. urtean mural bat egin zuen Urepeleko plazan M.A. Lertxundi eskultorearekin batera, eta Bilbon beste mural bat egin zuen Korrika ekitaldia zela medio. Urte hartan bertan Carnaval Bas-Navarrais izeneko lana eman zion Baionako Euskal Museoari dohaintzan. Bere lana bilduma pribatu ugaritan ikus daiteke.

Informazio gehiago Mikel Dalbreten web-orrian.


Art Aretoa

Bere obraren lagin bat Euskonews aldizkariaren 396 zenbakiko Art Aretoa atalean ikusi ahal da.