Etnolgoak

Caro Baroja, Julio

Lan zabal eta nazioarteko ospedun 1914ko azaroaren 13an Madrilen jaiotako historialari, etnologo, antropologo eta hizkuntzalaria. Julio Caro Baroja 1995eko abuztuaren 18an hil zen.

Bere gaztarotik Letren munduarekin sendo lotutako (gogoratu bedi, bere familian aspalditik argitaletxe tradizioak eta literatura- eta arte-tradizioak bere osaba zituen Pio eta Ricardo Baroja izen ospetsuetan kontsakratuz bat egiten zutela) senditik eratorritako sustagarri anitzen aurrean izan zela Julio Caro-k berandu baino arinago sentiberatasun iratzarri eta finaren adierazgarririk eman zuen.

Oinarrizko ikasketak, lehenbizikoa eta bigarren Irakaskuntzakoak, Escuela de Madrid Institutuan egin zituen, bertan Francisco Barnés irakasleak historia-ikasketetarako bere gogoa iratzarri eta irakurzale sutsu eta gaztearen arreta bere osaba eleberrigile ezagunaren liburutegi hornituan aurki zitzakeen bidaia eta geografia esplorazioekiko liburuetara bideratuz.

1931an batxiler titulua eskuan zuela eta Unibertsitatera sartu aurretik, Jose Miguel Barandiaran eta Telesforo Aranzadi euskal irakasle eta etnologoekin lanean ikus dezakegu, beraiekin Bizkaiko Enkarterriko eskualdean egiten zeuden ikerketa lan batzuetan lankide bezala arituz.

Lizentziatura eta Antzinateko Historian doktorego akademia-mailak ezohiko sariz lortu zituen, beste batzuen artean, Obermaier-en ikastaroak egin eta doktore-tesia bezala oraindik argitaragabea den Estudio sobre las religiones antiguas en España eginaz.

Bere ikertzaile lanari bete-betean ekiten hasi aurretik, Caro Barojak itzultzaile eta zuzentzaile bezala aritu beharra izan zuen eta Madrilgo Britainiar Institutuarentzako filologia fitxak ere egin zituen.

Bere lehenbiziko liburuaren argitalpenaren ondoren, Caro Baroja 1944an Espainiar Herriaren Museoko zuzendari izendatu zuten, kargu horretan 1954ra arte iraunez. 1951an Estatu Batuetan Antropologia eta Etnologia ikasten ikus dezakegu eta Washington-eko Smithsonian Institution-ean lanean ere; hurrengo urtean Oxford-eko Institute of Social Anthropology-n lanean ekingo dio, eta geroago, behin Espainiara itzulitakoan, espainiar Saharako herriei buruzko ikerketak eginaz ere.

Urte hauek jarduera-sortzaile handikoak izan ziren, Euskal Herriaren inguruan eta Iberiako Penintsularen Iparrean bereziki kokatutakoak, baina, ikusi dugun bezala, Mediterraneora eta baita Afrika bezalako beste ibilbide batzuetara iritsiz ere jardun zuen. Ikerketotan oinarritu zen behin-betiko Caroren ospea. 1957tik 1960ra bitartean Coimbran ikusi dezakegu, Etnologia Orokorrari buruzko ikasturte bat garatuz.

1961ean Caro-k, Parisko "L'Ecole Pratique des Hautes Études"-eko Giza- eta Ekonomia-Historia atalean, atzerriko tituluari, Ikasketa-Zuzendari izendapena lortzen du, eta hurrengo urteko maiatzean La sociedad criptojudia en la corte de Felipe IV buruzko hitzaldi garrantzitsua emanez Historiako Errege-Akademian sartzen da.

Caro-k, Oxford, Munich, Bonn, Colonia, Berkeley, Atenas, Barcelona, Santander, Salamanca, eta beste hainbat tokitan hitzaldiak eta ikastaroak eman ditu. Nazio Arkeologia-Museoaren Patronatuko kide izan da, Euskaltzaindia, Barcelonako Buenas Letras, "Hispanic Society of America", Arkeologia-Institutu Aleman, Portugaldar Arkeologoen Elkarteko eta beste hainbat atzerriko zientzia elkarteetako kide urgazle ere izan da.

Euskal Herriari dagokionez, herri eta hiri askotan hainbat hitzaldi eman dituela erantsi beharra dugu eta baita bere historiarekiko ikerketarako asteak ere burutu ere, arlo horretan 1973ko udaberrian Bilbon ospatutako Euskal Antropologiari buruzko III Astean bere parte hartze eraginkorra azpimarratzekoa izanez.

Bere osaba eleberrigileak zekienagatik eta gizaki-usaimena zeukan guztiarengatik zeukan zaletasun unibertsalaren oinordeko izanez, Carok -alegiako mamuak bezala- gizatar-gizarteen garapenari buruz ohiko historiografiaren oinarri nagusietan ea tokirik aurkitzen ez zuen humanitate minberakorraren aztarna horiek argitaratu eta berreskuratze asmoz zirkilurik sinesgaitzenetara arte jazarri eta usaindu du. Ezer ez da lar txikiegia behatzaile arretatsu baten kontsideraziorik jaso ez egiteko: sorgin baten lekukotasun, konkistatzaile baten gutuna, euskaldun itsasgizon eskarmentatu batek jakinarazitako esanda, dena da mundu zail eta konplikatu baten baitan bere bizitxo mugatu eta hauskorra bizitzen ahalegintzen den humanitate baten adierazgarri. Apur bat gehiago aurrera joanez, Caro Barojaren helburua gizarte-historiaren eta kultura-antropologiaren aurkikuntzek ikuspegi bateratu baten integratuz gizakiaren eta bere kultura-munduaren ikuspegi osatua izateari buruzkoa da. Caro Baroja-k une jakin batetik aurrera etnologo eta antropologo izendapenetik ihes egin zuena, gizarte-historialariarena soilik bereganatze asmoz, hemen gogoraraztea soberan ote dago? Dena delakoa dela, gure historialariaren ikuspegi aseezinak besarkatzen dituen arloen zabaltasuna nabarmena da, oro har gizarte-historiatik historiaurrera, hizkuntzalaritza, teknologia, artea eta herri literatura, etnologia, menperatutako gutxiengoen gizarte-historia, numismatika, hirigintza, mitologia, etab., izanez bere obsesio izan zen osotasunarekiko aurkikuntza horretan.

Caroren historiografia zereginaren konstanteetariko bat bezala mitoen eta toki arruntekiko bere mania debeladora azpimarratu beharra dugu, direlako onartuak, ikertzaileengatik ere. Hasiera-hasieratik, ikerketa-esparruaren gaineko zuzeneko behaketaren eta eroapen handiko ikerketaren lana ekiditeko hitz jario dirdiratsuan eta ametsean babestutako mende erdian espainiar kultura-eremuan oso onartua zen "saiakeraren" baliabide errazaren aurkako protesta agertu zuen. Mota horretako literaturaren ugaritasunaren aurrean, Caro-k beste interpretazio txalogarriago batzuen oinarri izango den dokumentazio ikaragarriaren aberastasunez indartuta joango den bere garaian onartutako topikoei buruzko kritikan jarrera analitiko erabat zorrotza azalduko du. Ohiko historiografia-toki arruntei buruzko kritika-lan honen erakusgarri bezala landatar eta hiritar bizitzen artean egin izan den erabateko kontrastearen oinarririk ezarekiko bere maisu-erakustaldia, landa-gizartearen historikotasuna, bere izaera aldakorra eta hirien eraketaren moldaerari buruzko bere ondorioak, edo, baita, etnia-nortasunen izateari buruz kanpo egoeren presiopean etengabeko aldaketak dituztela adieraziz aurkeztutako bere sakoneko oharkizunak nabarmenduz, aipatu ditzakegu.

Caro-ren metologia- eta filosofia-orientazioari eta bere balizko eraginei buruz zerbait esan beharrez, ezer baino lehen, sendia esparruak beregan izan zuen eragina aipatu behar dugu, arte-sentiberatasun fina zuen bere amari Caro-ren osaba izan zen Rikardo margolariak zeuzkan barne-gogo izpiritual handidun gizona eta kantiar idealtasunaren hastapenak irakatsi edota zalantzarik gabe lau ideia soilik irakastea baino askoz haratago iritsi zen On Pioren ezin erkatuzko tutoretza, geroztik Caro-ren lanaren oinarrietariko bat izango zena, gehitu behar baitzaizkio. Eragin askoz konbentzionalagoetara joz eta bere eskola-urteen ondorio lez uler daitezkeenak alboratuz, hogeita hamarreko hamarkadan gizarte-antropologiak eta amerikar kultura-antropologiak, Malinowski, Tylor, Frazer, Lowie, Goldensweiser-ek eta, urte batzuk geroago, Radcliffe-Brown, Evans-Pritchard eta Boas-en idazlanen irakurketen bitartez beregan izan zuten eraginaz jardungo dugu. Baina "structural-functionalism" izenekoaz, gizartearen arlo diakronikoak ikasteko bere lan-eskema eta -teknikak ez nahikoak zirenez, desengainatzera laster iritsiko da. Ez dezagun ahaztu une jakin baten etnologo eta antropologo hitzetatik, giza-historialari bezala soilik aurkezteko, ihes egin zuena.

Ez dugu Caro-ri buruzko zirpildutako albiste-meta hau bere ikertzaile lanaren beste arlo bereizgarrietariko bati buruzko aipamenik egin gabe ez dugu itxi nahi. Eta egia esan On Julio ez da beste batzuk aurkitutako zelaietan igitaia sartu duenetarikoa inoiz izan: berak bide berriak zabaldu ditu, ezezagunak diren esparruetara bere ikerketak bideratuz edo alderen baten aztertutako eremuetan dimentsio berrietan jardunaz. Batzuetan bere lanak apal itxura azaldu arren beraien asmorik sakonekoena antzemateko zailak badira ere, neurriren baten erabili gabeak diren esparruetan egindako goldaketa neketsuaren eta -guztia esate aldera- On Juliok bere ikerketen eragile diren asmo teorikoei buruzko nolabaiteko sarrera-informaziorik nekez aurreratzen duena ikusita, ikerketa lanaren gorpuzkera eta bere intentzio eta interpretazioen zatia beraren filosofiaz ondo informatuta ez dagoenarentzako askaezina den osotasun baten lotu izanaren ekoizpena direlako dira.

Azkenik, ohar bat: On Julio bezalako gizon batek, ama margolariaren seme izanik eta eleberrigile eta margolarien iloba izatean -eta guztia doa arteaz- margoarekiko zaletasunik inoiz izatea arrotz gertatu daiteke ? L. de Madariagak bere Pintores Vascos (I Alea, Donostia, 1971, p. 105) lanean adierazten digun bezala, Julio Bidasoako Beran kokatutako bere "Itzea" etxean ikusgarri diren paisaia ezin hobeen egilea da.

Caro Barojaren idazlanek aurkezten diguten ikuspegia benetan be harrigarria da: hogeita hamar liburu inguru, monografia handi batzuk aipatu gabe, eta ehun bat inguru artikulu eta saiakera. Hemen bere zientzia ekoizpen handiaren izenbururik aipagarrienak biltzera mugatuko gara, nolabait jorratu izandako gaiaren arabera taldekatzeari ekinez. Euskal Herria Caro-k bere ikerketetan lehenetsi duen puntuetariko bat izan da, bere izenbururik garrantzitsuenetariko batzuk eta baita bere artikulu eta saiakera asko ere eskaini dizkiola.

Aipatu ditzagun:

  1. Materiales para una historia de la lengua vasca en su relación con la latina, Salamanca, 1945
  2. Los pueblos del norte de la Península Ibérica (Análisis histórico cultural), Burgos, 1943
  3. La vida rural en Vera del Bidasoa, Madrid, 1944
  4. Los vascos. Etnología, Donostia-San Sebastián-Zarautz, 1949
  5. Vasconiana. De Historia y Etnología, Madrid, 1957
  6. La hora navarra del XVIII, Pamplona / Iruña, 1969
  7. Los Vascos y la Historia a través de Garibay, Donostia-San Sebastián, 1972
  8. Etnología Histórica de Navarra, Pamplona / Iruña, 1971.

Julioren zudua piztu duten beste gaietariko bat zapaldutako gutxiengoak izan dira, bere mundu mailako ospearen oinarria eskaini dioten lanak izanik. Horrela:

  1. Los moriscos del Reino de Granada, 1957
  2. Razas, pueblos y linajes, Madrid, 1957
  3. Las brujas y su mundo, Madrid, 1961
  4. Vidas mágicas e Inquisición, 1967
  5. El señor inquisidor y otras vidas por oficio, Madrid, 1968
  6. Inquisición, brujerías y criptojudaísmo, Madrid, 1970
  7. Los judíos en la España moderna y contemporánea, 1961.

Caro Barojaren lanean "herritar" kontzeptuak garrantzi handia hartzen du, ondoren azaltzen diren idazlan, artikulu eta saiakera anitzetan eta bi lan marduletan gai horri hainbat orri eskaini izan dizkiola:

  1. El Carnaval, impresa en 1965 y
  2. Ensayo sobre la literatura de cordel, 1969koa, artearen forma herrikoi eta landuak erabat desberdinak diren maila bitan banatzera datorren toki zahar komun horri aurre eginaz.

Azken baten Julio Caroren beste idazlan bi aipatuko ditugu, ohikoak diren generoetara hurbiltzen direnak:

  1. Memorias, Semblanzas ideales, Madrid, 1972, irudien desfile erabat interesgarria, euretariko asko euskal orubekoak, eta egilearen ibilbide esistentzialarekin zerikusia izan dutenak eskaintzera datorkigu, eta
  2. Los Baroja. Memorias familiares, Madrid, 1972, izenburuak berak adierazten digunez, benetako memoria-liburu bat da, sehaskatik bertatik bere bizitza inguratuko duten ohizkanpoko pertsona ospetsu guztiei buruzko aipamena egitera datorrena.

LFL